Fake News-en txapeldunak sorgin-ehizan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko uzt. 23a, 00:00

Mendebaldeak berri faltsuen aurkako gerra deklaratu du. Orain arte, gezur mediatikoak existitu izan ez balira bezala, post-egiaz hitz egiten dute nahi beste berri faltsu sortu edota hedatu dituzten NATOko estatuek, Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) eta mass-media nagusiek. Adibide ugari daude, baina agian famatuena da Irakeko lehenengo gerra justifikatzeko balio izan zuen antzezlana. Neskatila batek AEBetako Kongresuaren aurrean kontatu zuen nola soldadu irakiarrek Kuwaiteko ospitale batean sartu eta umeak inkubagailuetatik atera zituzten. Amnistia Internazionalek hildako kopurua jarri zuen lotsagabe: 312 ume. Kongresuko kideak eta iritzi publiko iparramerikarra hunkituta zegoen. Gertakaria Nazio Batuen Erakundera iritsi eta honek baimena eman zuen Irak erasotzeko.

Egun, frogatuta dago dena muntaia izan zela AEBetako esku-hartze militarra bultzatzeko. Soldadu irakiarrek ez zuten inkubagailurik lapurtu; umeen gorpurik ez zegoen eta testigantza faltsua zen. Neskatila Kuwaiteko AEBetako enbaxadorearen alaba zen. Kuwaitek esku-hartze militarra lortzeko 10,7 milioi dolar ordaindu zizkion AEBetako Harreman Publikoetako enpresa handienari.

Esku-hartze militar bat bultzatzeko, lehenik, krisi bat muntatu edota elikatzen da protagonismo mediatiko guztia emateko; ondoren, gobernuek, GKEek eta hedabideek etsaiaren liderra demonizatu egiten dute Hitlerren pare jarriz; hirugarrenik, demonizazioa etsai guztiengana zabaltzen da; eta azkenik, bihozgabekeriak salatzen dira

Esku-hartze militar bat bultzatzeko, lehenik, krisi bat muntatu edota elikatzen da protagonismo mediatiko guztia emateko; ondoren, gobernuek, GKEek eta hedabideek etsaiaren liderra demonizatu egiten dute Hitlerren pare jarriz; hirugarrenik, demonizazioa etsai guztiengana zabaltzen da; eta azkenik, bihozgabekeriak salatzen dira. Gogoratzen Alepoko neskatila hartaz? Akatsik gabe ingelesez twitteatu eta gero, ingelesez nekez hitz egiten zuena? Eta Alepoko mutil bonbardatua? Aitak esplikatu du NATOko aliatuak diren Al Nusra Fronteko (Al Qaedako) propaganda operazio baterako erabilia izan zela bere semea. Siriako esku-hartze inperialistan erabili diren manipulazio eta gezurren zerrenda luzea da, baina Kuwaiteko inkubagailuek bezala bere funtzioa bete zuten momentu zehatz batean. Libiakoek bete zuten bezala, nahiz eta bost urte beranduago Erresuma Batuko Komunen Ganberako Kanpo Harremanetarako Batzordeak onartu zituen manipulazioak.

Zergatik orain berri faltsuengatik ardura? Mendebaldeak bere ikuskera komunikatibo dominantea eta gezurren produkzioa mehatxatua ikusten duelako, bereziki sarean egia azaleratzeko aukera gehiago daudelako. Horregatik, sare sozialek, hedabideek, GKEek, Europar Batasunak eta NATOk aspaldi jarri dute martxan sorgin-ehiza Mendebaldeko gezurrak sarean salatzen dituztenen aurka. (Des)informazioaren monopolioa nahi dute biktimak erasotzaile bilakatzeko eta erasotzaileak biktima bihurtzeko.

Fake news irrigarrienetakoa izan da ustezko errusiar esku-hartzea AEBetako hauteskundeetan. Edward Snowden-ek salatu eta frogatu zuen bezala, mundu guztia zelatatzen duen herrialdean. Hedabideek hilabeteak daramatzate errusiar mamua astintzen inolako froga objektiborik gabe eta berri faltsuak zabaltzen. Tragikomediak gurean izan du inpaktua ere bai, Herbehereetako edo Frantziako hauteskundeetan errusiarrek esku hartuko zutela iragarri zen, frogarik gabe noski. Bitartean, frogak daudenean hedabideek beste alde batera begiratzen dute. Hackeatutako emailek frogatu dute Bernie Sandersen aurka tranpak egin zirela, AEBetako hauteskunde prozesua manipulatuz. Wikileaksek sarean jarri ditu 2012ko hauteskunde frantsesak espiatzeko CIAk emaniko hiru agindu. Ez da ezer berria, azken batean CNNko produktore bati kamera ezkutuarekin harrapatu berri dioten grabazioan esan duen bezala, AEBak betidanik dabil mundu osoan zehar esku-hartzen hauteskundeetan. Interesgarriagoak dira, berriz, produktoreak dioena errusiar ustezko esku-hartzeari buruz, zuzenean dio ez dagoela inolako frogarik eta egongo balitz dagoeneko filtratuta egongo litzatekeela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide