Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko mar. 25a, 11:47

Biarritzeko euskara teknikari Eneko Gorriren hitzaldia 2019ko Topaldian.

Hitzaldiaren sinopsia

Urteetako galtzearen ondotik, azken datu soziolinguistikoen arabera badirudi hiztun kopuru absolutua egonkortzen hasia dela Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Zenbaki ofizialek 2011 eta 2016 artean 100 hiztun irabazi ditugula agerian ematen badute, ez dute islatzen jendartean sakonki aldatzen ari den prozesu bat: gaitasunen eraldaketa, familia transmisioaren etenaldia, erabileraren apaltzea… mende erdi batez euskalgintza sozialak du euskararen biziberritzea bizkar gainean eraman. Haizeen kontra eta baliabiderik gabe, biziberritzerako tresna ausartak eraiki dizkigute, euskararen desagertze programatuaren patua gaindituz. Gaur egun, ziklo berri baten atarian girela dirudi. Transmisiotik erabilerara jauzia egiteko aroa, besteak beste. Zabaltzera doan aro hori aitzinekoan jarraipen logikoa dela ikusiko da, baina baita egindakoa indartzeko ezinbesteko aukera.

Eneko Gorri (Angelu, 1983)

Erabil kolektiboko kidea eta Mintzalasai euskara elkarteko kide da, Miarritzeko euskara teknikaria ere. Soziologia lizentzia eta komunikazio masterra egina du. Ikerketa, irakaskuntza, kazetaritzan eta ikusgarrigintzan ere aritua. Hainbat egiturekin kolaboratu du (UEU, Gaindegia, Berria, Euskadi Irratia, Soziolinguistika klusterra, EHZ…).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide