Leitzako Orantzaroa-Olentzero

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 8a, 08:33

Leitzan egindako ikerketan oinarritutako dokumentala. Bertan biltzen dira herritar askoren testigantzak, eta herrian Orantzaroaren inguruan jaso duten tradizioaren xehetasunak:
- Olentzero panpinak: edozein irudikapen egiten zen etxe-baserrietan balkoian-leihoan paratzeko; amona xaharra, sorgina, arrantzalea, sagalaria, dantzaria. Denak desberdinak, gizaki itxurarekin.
- Su berria egitea: 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin.
- Familiako kide guztiek banaka egur puska bana paratzen zuten su berrian Olentzeroa ospatzeko.
- Enborra haundia ere paratzen zen egun horretan errtzeko. Enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko.
- Orantzaroz atsauretzen ziren egun horretan baserri-auzoetan, eta umeei segituz ibili. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza paratuz argia egiteko..-
- Orantzaro burua: askotan kalabaza erabiltzen zen horretarako: begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrendik ongi ustu, eta kandela biztu. Ondoren apaindu ongi eta urrutitik ikusteko moduan paratu... Itxura beldurgarria emanez.

Zuzendaria: Xabier Unanua Goikoetxea.
Sortzaileak eta gidoia: Juan Mari Barriola Gogortza. Fernando Oiartzun Sagastibeltza.
Ekoizlea: Alke.
Elkarrizketatuak: Patxi Barriola Zabaleta, Migel Sukuntza Sagistibeltza, Epifamia Zabaleta Gogortza, Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide