Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mai. 12a, 07:09

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian kokatuta, denda honek bertako jeneroa soilik saltzen du: haragi, fruta, barazki, esneki, zereal... eta jateko prest dauden platerak. Ehundik gora ekoizleri erosten diete, gehienei zuzenean, eta erosketa zerbitzua eskaintzen diete herriko ikastetxe, haurreskola eta zahar-etxeko jangelei. Pozik dira, haien sorrerako helburuan urratsak ematen ari direlako: landa eremua bizirik izateko, ekoizleen bizia bideragarri izatea. Elikaguneak bertako produktuen kontsumoa handitzea lortu du. Hainbeste, ezen Azpeitian produktu berriak ekoizteari ekin dioten hainbat baserritarrek, herritarren eskaerak bultzatuta. Eta Nafarroatik ekarri behar baitituzte produktu asko, bailarako baserritarrenak agortuta.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide