Behe Bidasoako baratze kolektiboa kide gehiagoren bila

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mar. 24a, 12:03

Duela zazpi bat urte abiatu zuten Hondarribia inguruko zenbait herritarrek Aldatsa baratze kolektiboa. Iazko urtarrilean, ordea, ekoizteko moduan zenbait aldaketa tarteko, izena ere berritzea erabaki zuten: Sorburu Baratza da geroztik, eta Hondarribiko udalak utzitako 5.000 metro koadroko lursaila lantzen eta kudeatzen dute hogei familia baino gehiagoren artean. “Laburrean, Sorburu Baratza kaletarrek egindako agroekologia da”, azaldu du Aritz Lekuona Rekalde kideak. Ohikoa da herri askotan baratze eremu zabala zati txikitan banatuta egotea; ez da hori Hondarribiko kasua: hemen baratze bakarra lantzen dute kide guztien artean. Kolektiboan aritzea da haien berezitasuna, beraz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide