Kirolean indarkeria gehiago jasotzen dute mutilek neskek baino

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mai. 3a, 05:52

Kataluniako Viceko Unibertsitateko kirol karreran irakasle da Montse Martín. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, hitzaldia eskaini du Donostian apirilaren 6an. Europa mailako ikerketa bat egiten ari da, beste bost herrialdetako unibertsitate eta kirol eragilerekin batera. Hauxe du ikerketak izenburu: Kirolean adin txikikoen aurkako indarkeria ezberdinen prebalentzia eta ezaugarriak. Datu batek oso sorpresan harrapatu dituela azaldu du: kirolean, mota guztietako indarkeriak gehiago jasaten dituzte mutilek neskek baino. "Sexu erasoak jasaten dituztenak mutilak gehiago izatea ez genuen espero, kopuru parekatuak espero genituen. Hori lotzen dugu babes txikiagoa izatearekin, hau da, kirolaren goiko karguetan gizonak daude eta mutikoei ez zaie babes handirik eskaintzen, sozialki pentsatuz sexu berekoak izanik ezin dietela ezer egin. Ikuspegi horrekin mutikoak babesteaz ahaztu gara", adierazi du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide