Argia

Aldizkaria

2016(e)tik partaide / 23522 post
Jarraitu
Ikastolen lau jai udazkenean izango dira eta Nafarroa Oinez ez da egingo

2020 mai 20

Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako…
400 urteko baserria eraitsi dute Andoainen industriaguneari tokia egiteko

2020 mai 20

Aiurri aldizkariak eman du albistearen berri. 1615. urteko udal dokumentuetan dagoeneko agertzen da Illarramendi baserria. Eremu handiko supermerkatuarentzako eta ondoan dagoen enpresa handitzeko bot…
Gosea da orain Txileko protesten arrazoia

2020 mai 20

Maiatzaren 19an, asteartea, Txileko Santiago hiriburuan kalera atera dira gobernuaren aginduen aurka, konfinamenduan bizirauteko elikagaiak behar dituztela aldarrikatzera. Beste hainbat herrialdetan …
Gasteizko zabortegian 15.000 tona zabor botatzeko baimena eskatu dute zortzi enpresa arabarrek

2020 mai 20

Zaldibarko zabortegiko istripuaz geroztik, beste zabortegi batzuetan banatu dituzte zenbait enpresetako isurketak. Gasteizko Gardelegi zabortegiak ia 2.000 tona jaso ditu orain arte, eta 15.000 tona …
Maltako kostazainek migratzaileak zeramatzan ontzi bat Italiara bidali dutela salatu dute

2020 mai 20

101 asilo eskatzaile zituen ontzi bat Italiara itzularazi dute Maltako kostazainek, pistolekin mehatxu eginez. Irlan koronabirusa oso hedatua dagoela eta beraientzako lekurik ez dutela esanez bidali …
Patxi Ruizen egoeraren aurrean, eskubide urraketekin bukatzeko eskatu dute Bake Bideak eta Bakegileek

2020 mai 20

Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoeragatik kezka adierazi dute Bake Bideak eta Bakegileek agiri amankomun baten bidez. Maiatzaren 11tik gose eta egarri greban dago Ruiz Murtziako espetxean.
Zoo eta akuarioen gezurrak agerian

2020 mai 20

Euskal Herriko eta inguruko zortzi zoo eta akuario ikertu ditu Nor kolektiboak, bertan animaliak nola tratatu eta esplotatzen dituzten azalera atera asmoz. 2019ko udan egindako ikerketa honekin osatu…
Munduko CO2 isurketek historiako beherakada handiena izan dute: %17

2020 mai 20

COVID-19aren pandemiaren ondorioz hartutako neurri zorrotzenen artean, herritarrak etxeetan konfinatzea erabaki dute munduko gobernu askok, eta horrek nabarmen eragin du ingurumenean: %17 jaitsi dira…
Borra hedagarriak Barakaldoko udaltzainentzat, "elkarbizitzari eraso egiten dion pertsona oro geure artetik kanporatzeko"

2020 mai 20

Barakaldoko Udalak 20.500 euro bideratu ditu udaltzainei borra hedagarriak erosteko. Altzairuz egindako bastoiak dira, kilo erdi inguru pisatu eta 25 zentimetro inguru neurtzen dute. Ertzaintzak ere …
Pandemiak 60 milioi pertsona muturreko pobreziara bultzatu ditzakeela ohartarazi du Munduko Bankuak

2020 mai 20

Koronabirusak eragindako krisiak eragin ekonomiko larriak izango dituela ohartarazi du David Malpass Munduko Bankuaren presidenteak. Munduko ekonomiak %5 inguru egingo du behera, Malpassen arabera, e…
Jaurlaritzak milioi erdi euroko diru laguntza emango die maskarilak egiten dituzten bi enpresari

2020 mai 20

Eusko Jaurlaritzak diru laguntza zuzenak emango dizkie Nueva Sibol enpresa jabebakarrari eta Oiarso kooperatibari, maskarilak egiteko makinariak jartzeko. Guztira 582.876 euro emango dizkie, bi enpre…
Herrialde gehienek babestu dute Osasunerako Mundu Erakundea Trumpen erasoetatik

2020 mai 20

Donald Trumpek azken asteotan Osasunerako Mundu Erakundeari egindako eraso eta mehatxuen aurrean, munduko herrialde gehienek espreski agertu diote beren atxikimendua erakundeari asteartean egindako o…