Arrankudiaga-Zollon 100 errefuxiatu inguru hartu ziren, kopuru handia garai hartan 800 biztanle zituen udalerri batean. Familia osoei egin zieten harrera, modu solidarioan, lokal publikoetan eta Gizarte Laguntzako Batzordeak egindako deialdiari modu boluntarioan erantzun zioten bizilagunen etxeetan. Hauetako gehienak eskoletan zeuden, eta bertan jangela komunitario bat zegoen.
Garai hartako hainbat dokumentuk erakusten digute herriak oso ondo erantzun ziola errefuxiatuak hartzeko eskaerari. Udal eskolak egokitu ziren, Epalzari Zelaiko Dorrea konfiskatu zitzaion eta hainbat etxe xumek zenbait errefuxiatu etxean hartzeko borondatea aurkeztu zuten.
Rosa Gorostizaga. In memoriam
Pertsona horien artean azpimarratzekoa da Rosa Gorostizaga, Emakume Abertzale Batzako kidea, errefuxiatu askoren lekualdaketa eta zaintza antolatu eta babestu baitzuen.
Bitxia bada ere, bere autoa konfiskatu egin zuten eta errefuxiatuak eta elikagaiak lekualdatzeko erabili zuten.
Azkenean, erbestera ihes egin behar izan zuen eta bere jabetzak faxistek konfiskatu zituzten.