Babestutako edukiak

Gaitasun digitalei heltzeko ikastaroa Azkue Fundazioaren eskutik

Azkue Fundazioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, antolatutako teknologiarekin lotutako ikastaro sorta azken txanpara iritsi da. Gaitasun digitalen gainekoa izango da laugarrena eta azkena eta Euskararen Etxean eskainiko dute beste behin.

Hezkuntzari lotutako testuinguruetara bideratuta egongo da bereziki. DIGCOMP markoak irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkien gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea izango da ikastaroaren helburua.

Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkie ikastaroak bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera. Eta landuko dituzten gaien artean daude: gaitasun digitalen markoa, NIA (PLE) bat egin eta bizi osorako formazioa eta joerak.
Bi egunetako ikastaroa

Abenduaren 14an eta 15ean izango da. Betiko moduan: ostiralean, goizez eta arratsaldez; eta zapatuan, goizez. Ikastaroak 12 ordu iraungo du.

Informazio gehiagorako edo izena emateko, sartu azkuefundazioa.eus webgunean. Eta izena emateko sartu hemen.

Gogoratu edonorentzat aproposak diren doako ikastaroak direla eta animatu teknologiaren ur handitan sartzera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide