Indartsu hasiko du urte berria Enkarkik, Arza poligonoan duen denda berritu baitu. Duela gutxi inauguratu zuten establezimendua:
Mota askotako makina eta tresneriak topatu daitezke bertan: lorezaintzakoak, garbiketakoak, brikolajekoak, soldadurakoak, eraikuntzakoak... Nilfisk, Metabo, Jonsered, Galagar, Master, Bosch edo Rubi marketako aparatuak eskaintzen dituzte, banatzaile ofizialak baitira.
_content.jpg)
Alokairua da Enkarkiren indargune nagusia. Mota askotako gailuak lagatzen dituzte, erosteak dakarren diru inbertsioa egin gabe erabili ahal izateko.
_content.jpg)
Hala ere, ez dira salmenta eta alokairu hutsera mugatzen. Bezeroek izan ditzakete duda eta arazoak konpontzen ere ahalegintzen dira, arreta pertsonalizatu eskainiz.
