Babestutako edukiak

CrossFit Gorobel, kirola eta osasuna uztartzeko erreferentziazko zentroa Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2019ko abe. 16a, 09:44

CrossFita edonork praktikatu dezakeela nabarmendu dute zentroko arduradunek, “adin edota egoera fisikoa dena dela”. Ziurtatu dutenez, oso handia da hilabete bakar batean ematen den hobekuntza, “fisikoki zein psikologikoki”. 

Ibilbide motz baina oparoa du CrossFit Gorobel zentroak. Maiatzean ireki zituen ateak Laudioko Industriagunean kokatuta "box"-ak, eta oso azkar hazi da. “100 bazkide inguru gara gaur egun”, nabarmendu dute proiektuaren sustatzaileek.

CrossFitaren inguruan dauden hainbat topikorekin apurtu nahi izan dute, kirol horren gaineko “irudi distortsionatua” zabaldu dela iritzita. “CrossFita praktikatzeko gaztea eta indartsua izan behar zarela dirudi, eta ez da horrela. Ez duzu fisikoki sendo egon behar kirol hau praktikatzeko, norberaren gorputza da muga bakarra”.

Gauzak hala, kirol hori osasunera oso bideratua dagoela gaineratu dute box-eko arduradunek. “Erresistentzia, koordinazioa eta antzeko gaitasunak lantzen dira”. Nabarmendu dutenez, pertsona guztiak batera aritzen dira kirolean, ariketa guztiak direlako pertsona guztientzat aproposak, gaitasunen arabera moldatzen direlako. “Haur batek edo pertsona nagusi batek egiteko moduko ariketak dira”, ziurtatu dute.



Saioak ordubetekoak izan ohi dira. “Oso saio biziak dira. Izerditan amaitzen dugu guztiok, endorfinak topera izanda”. Zentzu horretan, taldean aritzearen garrantzia azpimarratu dute. “Saioa bukatu ostean elkarri eskua ematen diogun unea ederra izaten da”.

Horrez gain, eguneroko kezketatik aldentzeko ere balio du CrossFitak. “Ordubete horretan erabat ahazten dituzu zure eguneroko afera guztiak”. Hilabete bakar batean “garapen izugarria” ematen dela ziurtatu dute arduradunek, “salto handia” ematen delako bizi kalitatean, “fisikoki zein psikologikoki”.



Lehen klasea, doakoa
Astelehenetik larunbatera bitartean dago irekita box-a, 10:00etatik 21:00etara. Egunero eskaintzen dituzte gidatutako saioak, eta klase bereziak ere eskaintzen dituzte, mugikortasuna edota jarduera fisikoari lotutako beste hainbat alor lantzeko.

Lehen klasea, gainera, erabat doakoa da. “Nahi duen oro bertaratu daiteke probatzera, inolako konpromisorik gabe”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide