Kontrabando bideetan oinarrituta, 14-17 urteko gazteentzako astebeteko udaleko ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintzako Aterpetxeak. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen ahal dute.
Euskararen sustapena bultzatuz, 7 eguneko egitasmoa litzake (6 gau). XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barna, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetxetik atera eta Beintza-Labaiengo aterpetxera irtsiko dira, Arantzako Aterpen bi gau eta Mendaurko urtegian bertze bibak bat egin ondotik.
Abuztuan bi txanda izanen dituzte aukeran, gehienez hogei lagunekoak, lehenengoa abuztuaren 2tik 8ra eta bigarrena 16tik 22ra. Prezioa: 285 euro.
Inguru ikusgarrian barrena
Aiako Harria, Artikutza eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, Arantzan zuhaitz parkean eta Beintzan Lezealde kobazuloan ibiliko dira. Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, garai batean kontrabandisten paketeak eramateko erabili zituzten bidexkatan barna ibiliko dira, bizkarrean motxila dutela. Gau batean, afal ondoko solasaldia izanen dute kontrabandoan aritutako Etxalarko Xanti Elizagoienekin.
+INFO:
www.euskarazblaiudalekuak.com
Telefonoa: 948 59 23 23