Babestutako edukiak

Euskaltegietan 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea ireki du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa egiteko aukera izango dute.

AEK-K ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten du. Datorren ikasturtea prestatzen hasi da, eta helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dugu berriro.

Gainera, AEKn, hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.
Euskal Herri osoan 100 euskaltegi baino gehiagotan eskaintzen dituzte euskara ikastaroak, eta aurten, lehenengoz, aurrematrikula webgunean egiteko aukera zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua izango dute, eta ordainketa malgutasunez egiteko aukera, ohiko ordainketa-epeei epe bat gehituta. Gainera, taldeak eratzeko orduan lehentasuna izango dute.

Izen-ematea irekita dago eta uztailaren 8ra arte egin daiteke, www.aek.eus webgunean, AEKren edozein euskaltegitan edota 673 20 01 00 eta 946 46 40 00 telefonoetara deituta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide