Babestutako edukiak

Getxo ezagutzeko hamaika aukera

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2020ko uzt. 9a, 17:17

Xarmaz eta bazter liluragarriez beteriko udalerria da Getxo. Bilbotik 20 minutura, Metroarekin konektatuta, erakargarritasun turistiko handia du, hondartza paregabeak eta monumentuek eratutako ondare izugarria duelako; hala, txango ahaztezin bat egiteko xarma handiko herri bikaina da.

Lurmutur paregabeen eta Nerbioi ibaiaren bokalearen artean kokatuta, bost hondartza ditu Getxok. Herrigunetik gertu, ondo komunikatutako eta guztiz ekipatutako haregune lasai-lasaiak topa ditzakegu; olatu handirik gabekoak, eguzkia hartzeko eta txonboa egiteko ezin hobeak. Horrez gainera, paseatzeko eta gertuko txosnetan freskatzeko aukera eskaintzen dizkigute lekuok. Halaber, erdigunetik urrunago dauden hondartza basatiagoak ditugu aukeran, askotariko kirolak praktikatzeko aproposak, hala nola parapentea eta surfa.

Historia berezidun udalerria da Getxo; horren erakusgarri da berton topa daitezkeen itsas tradiziodun etxeak eta burges dirudunen jauregi ederrak. Algortako Portu Zaharreko etxe zuri eta estuek itsasoari lotutako tradizioak gogorarazten dizkigute.

Bizkaia Zubia, Gizatasunaren Ondarea (UNESCO 2006), horren edertasun, kreatibitate eta erabilgarritasunagatik, artelana dirudi. Bere lau dorreek 61 metroko altuera dute eta 160 metroko oinezkoentzako zaldain batek elkartzen ditu.

Zubi horren eta Algortako Portu Zaharraren artean “Etxe handien paseoa” egiteko ibilbide ikaragarria dago. Etxe interesgarrion datuak ezagutarazteko askotariko panel informatiboak topa daitezke bidean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Getxotik abiatuta, gainera, Bizkaiko lekurik ikusgarrienak bisita daitezke baita ere, hala nola Bilboko Guggenheim Museoa, San Juan Gaztelugatxekoa, Urdaibai Biosfera Erreserba eta Gernika.

Getxoko Turismo Zerbitzuaren webgunean udalerrian lo egiteko eta bertoko eskaintza gastronomiko onenaren berri topa daiteke. Era berean askotariko planak aurki daitezke bertan, hala nola Antzeztutako Bisitak (6 euro) eta belaontzian joan-etorria egiteko proposamenak (45 eurotik aurrera).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide