Lausotzen ez diren kristalak saltzeari ekin diozue. Nolatan?
Orain dela zazpi urte atera zituzten kristal hauek. Harategietan edo izozkailuetan lan egiten duten pertsonentzako sortu zituzten, baina ez zituzten saltzen eta merkatutik kendu zituzten. Baina orain, koronabirusa dela eta, jende orori lausotzen zaizkio betaurrekoak. Horregatik, berriz atera dute tratamendua, berrikuntzekin eta kristal guztiei aplikatuta.
“Tratamenduak kristalak du berez, baina oihala pasatu behar zaio aktibatzeko, egunean behin”
Nola funtzionatzen dute kristal horiek?
Kristala jada sortua zegoen, baina tratamendu berezi bat ematen zaio. Ez dira inoiz lausotzen. Egunero garbitu behar dira oihal berezi batekin. Teoriak dio kristalek mikropartikulak dituztela. Oihala gainetik pasatzean tentsio elektronikoa ematen zaie eta “tente” jartzen dira, eta horrek ahalbidetzen du kristalak ez lausotzea. Tratamenduak kristalak du berez, baina oihala pasatu behar zaio aktibatzeko, egunean behin.
Zer nolako harrera izan dute?
Oso ona, izugarria izan da. Jende guztia oso pozik dago. Saltzen ditugu bestelako tratamenduak ere, baina honek ez dauka parekorik.
Berrikuntzaren bidean erabat murgilduta zaudete, beraz.
Bai. Ni lentilletan espezializatu naiz, eta berrikuntza honekin kristalen alorrean ere lortu dugu nabarmentzea. Nire anaia, aldiz, audiofonoekin dabil. Widexekin lan egiten dugu, Ikerketa, Berrikuntza eta Garapen gehien duen marka.
“Ditugun bezeroen osasuna zaintzea da gure lehentasuna"
Datorren urteari begira zer edo zer berezia egin nahi dugu. Ditugun bezeroen osasuna zaintzea da gure lehentasuna. Bezeroen gunea atondu nahi dugu Interneten, baina garapen fasean dago oraindik.
Kabineteak hobetu ditugu, eta gure langileei jarraibide argi bat eman diegu: lehenbizi arreta ematea, eta gero saltzea. Aholkularitza ematea eta laguntzea dira lehentasuna, eta gero saltzea. “Zure zentzumenetarako osasuna” da gure lema, eta zorrotz betetzen dugu. Laguntzea da gure lehen helburua, eta erabiltzailearen beharra asetzea. Espezializatu egin gara, eta formazio ikastaroak egiten ditugu hiruhilero.