Laboral Kutxa banka kooperatiboan lankidetza da eguneoko lanerako oinarria. Banka sektorean soilik ez, balio hori bizitzako arlo ezberdinetara zabaldu nahi dute; kulturan, enpresan, gastronomian, gizarte-lankidetzan eta kirolean. Horretarako nor bere arloan esanguratsua den herritarren erdua ezagutarazi nahi izan dute; nolakoak diren, zer egiten duten eta nola egiten duten erreparatuta.
Konpromezuaren indarra
Hala, Haimar Zubeldia, txirrindulari ohia; Jon Maya, Kukai Dantzakozuzendaria; Zuriñe Garcia, Michelin izar bat duen sukaldaria; Pedro Garcia, Zaporeak elkartearen sortzailea; eta Natalia Diaz, Urzante olio-enpresako Giza Baliabideetako arduradunak hartu dute parte Laboral Kutxak abiarazitako kanpainan. Komunitatearekin konprometitzea beharrezkoa dela sentituz bizi dira eta lan egiten dute, eta lankidetzaren balioan sinesten dute gure inguruneko bizitza hobetzeko bide gisa. Izan ere, gaur egungo osasun-krisiaren eta balio-krisiaren testuinguruan, inoiz baino garrantzitsuagoa da lankidetzaren balioan sinestea, zalantzarik gabe.