Babestutako edukiak

“8.000 kilo laranja ekartzen ditugu astero Valentziatik”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2020ko aza. 21a, 07:00

Gardeako industriagunean dago Agrolaudio.

Agrolaudioko kidea da AARON LOSA DE LA VIUDA. Eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen inguruan mintzatu da. 

Zer topatu dezake Agrolaudiora bertaratzen denak?

Denetarik. Mota guztientzako animali eta abereentzako pentsu eta janariak ditugu. Landare eta hazi andana ere dugu, eta mota askotako produktuak ere. 

Baserritarrentzako produktuak eskaintzen dituzue, beraz.

Hori da, baserri munduan behar den edozer gauza dugu. Hala ere, ez gara erosle handietara mugatzen. Edonor etorri daiteke gure biltegira gauzak erostera, gazte zein helduak. 

“Baserri munduan behar den gauza oro topatu daiteke Agrolaudion”

Valentziatik laranja ekologikoak ekartzen dituzue, ez?

Hori da. Zelai bat genuen bertan laranjondoekin eta bertatik ekartzen genituen. Aurten ez dugu zelai hori ustiatzerik izan. Gauzak hala, bertako ekoizleei erosten dizkiegu. Urrian hasi ginen eta apirilera arte egongo gara ekartzen. Astero 8.000 kilo ekartzen ditugu. Kantabriatik eta EAEtik banatzen dugu batez ere, eta baita Aiaraldetik ere, zuhaitzetik hartu eta 48 ordura.

Laranjak nahi dituenak gurekin harremanetan jarri edo Agrolaudiotik igaro baino ez du egin behar. Jende gehienak kutxa bat hartzen du gutxienez, baina kasu batzuetan gutxiago ere hartzen dituzte. 

Etxe etxeko banaketa ere egiten duzue, ezta?

Bai, orain hasi gara eskaintzen. Eskaera jaso eta bi egunera entregatzen dugu. Ez dugu ezer kobratzen eramateagatik, baina kutxa bakarra baldin bada posta bidez bidaltzen dugu eta diru-kopuru bat eskatzen dugu trukean, bidalketa gastuengatik. Baina kutxa ugari baldin badira gure kabuz eramaten ditugu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide