Zabaleko ikastetxeak Euskal Herriko eskola txikiek osatzen duten eskola txikien sarean parte hartzen du, hainbat proiektu garatuz.
Horien artean, Eleaniztasun proiektuaren bidez, ikasleak hiru hizkuntzatan trebatzen ari dira, Haur Hezkuntzako 4 urtetik aurrera atzerriko hizkuntza landuz.
Horrez gain, plastika saioak ingelesez lantzen dira 3. mailatik aurrera. Astean zehar, 12 orduz Estatu Batuetako irakasle bat dugu ahozkotasuna lantzeko.
Bestetik, Agenda 2030 eta ortu ekologikoaren bidez, garapen jasangarria sustatu egiten da ikasleekin, ortuan barazkiak landu, zaindu, jaso eta baratzeko zenbait lan eginez. Ortuarekin batera oilategia ere eramaten da aurrera familia boluntarioekin.
Zientzia bultzatzeko, zientzia-gela sortu da, ikasleekin metodo zientifikoa garatzeko. IKT-en inguruan ere urratsak ematen dira, materiala digitalizatzen, ikasleekin IKT-ak lantzen eta familiekin komunikazioa bideratzeko sareak eratzen. Ikastetxeko gela guztiak digitalizatuta daude, eta 3. mailatik aurrera mini-ordenagailuak erabiltzen dira.
Eskolako liburutegiaren bidez irakurzaletasuna sustatzen da. Horrez gain, eskolak patioaren eraldaketa proiektuan ere parte hartzen du, jolastoki inklusibo eta hezkidetzailea lortzeko. Bidelagun proiektua ere martxan dago, 3. zikloko ikasleei eskola orduetatik kanpo laguntza akademikoa eskaintzeko.