Aiarako Etxaurren Ikastola herri eskola publikoa da. Amara Berri Sistema erabiltzen duen izaera ireki, inklusibo eta euskalduneko eskola da. Honek,inguruko eskoletatik nabarmentzen du. Ikas prozesuan garrantzi handia hartzen dute jarduerek, sormenak eta askatasunak, ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen da, ikasleen arteko elkarrekintza sustatuz, ikasketa kooperatiboaren bitartez.
Inguruneko errealitateko egoeraz jabetuz, erantzunak emateko gaitasuna garatzen da kontestu ezberdinetan, jolasa eta jarduera praktikoei garrantzi handia emanez. Horregatik, ikasleek autonomia handia lortzen dute, eskolako egunerokotasunean agente aktiboak direlako, eskolako batzordeetan parte hartu eta eskolako proiektuetako kudeaketan protagonistak izanik. Mediateka eta Hedabideetako arduradunak dira, besteak beste.