Open You Mind, Cambridge azterketeten Aiaraldeko prestaketa zentroa

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko urt. 16a, 22:27

Irlandan egonaldiak antolatzen ditu akademiak, ikasi eta lan egiteko.

Indartsu hasi du urtea Amurrioko Open Your Mind akademiak, Cambridge azterketen prestatzaile ofiziala izateko ziurtagiria eskuratu baitu. First eta Advanced azterketak prestatzeko taldeak ditu akademiak, baita frantsesa ikasteko klase eta ikastaroak ere, geroz eta gehiago baitira hizkuntza hori jakiteko beharra duten herritarrak. 

Duela urtebete sortu zen taldea eta, pandemiak pandemia, aurrera jarraitu du. Konfinamendu garaian Internet bidezko klaseak eskaini zituzten, eta ikasleek azterketetara aurkezteko aukera izan zuten modu horretan. 

Aholkularitza zerbitzua

Ez dira azterketak prestatzera mugatzen. Aholkularitza eta elkarlan zerbitzua ere eskaintzen dute atzerrira lanera edo oporretan joan nahi duten gazte eta helduei begira. 

Work&Study programa da horren adibide. 18 urtetik gorako gazteei bideratua dago, eta bi gauza uztartzeko balio du: lan egitea eta ingelesa ikastea. Irlandan garatzen dute programa, bertan daudelako mundu mailako enpresa handi askoren egoitzak (Twitter, Amazon, Paypal, Pfizer, Johnson & Johnson...). Baldintza duinetako lanpostuak eskaintzen dituzte, eta baita hizkuntza ikasten jarraitzeko tokiak ere. 

Mini Stays da akademiak garatzen duen beste programetako bat. Ikasleei bideratua dago, eta bi eskaintza mota daude: Lanbide Heziketa ikasi duten ikasleei sektore zehatz bateko enpresak ezagutzera joateko aukera ematen zaie, astebetez. Ikasbidaian doazen gazteei, aldiz, hainbat ibilaldi programatu proposatzen zaizkie. 

Amurrioko San Anton plazan dago Open Your Mind akademia. Informazioa eskuratzeko 688 90 51 74 telefonora deitu edo openyourmindschool@gmail.com helbidera mezua bidali daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide