LA MILAGROSA

“Ate Zabalik” jardunaldiak banaka egingo dituzte aurten La Milagrosan

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko urt. 22a, 16:31

Laudioko Ugarte auzoan dago La Milagrosa ikastetxea. / La Milagrosa

Eskolaren eskaintza ezagutzeko parada egongo da, online zein aurrez aurre. 

Banaka egingo dituzte Laudioko La Milagrosa ikastetxeko “Ate Zabalik” jardunaldiak, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta. Aurrez aurre edo online egingo dituzte topaketak, gurasoei erosoen suertatzen zaien moduan. “Bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzue gure ikastetxearen instalazioak, funtzionamendua eta gure hezkuntza-eskaintza”, azaldu dute.

Ikasle bakoitzak ordenagailu propioa, beste gauza askoren artean

0-16 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dute La Milagrosan, eta 1x1 proiektua garatu dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera ikasle bakoitzak ordenagailu propioa izan dezan. 

Horrez gain, Bigarren Hezkuntzatik aurrera lanaldi jarraitua egiten dute eta etengabeko berrikuntza pedagogikoan murgilduta daude. Aniztasuna da ikastetxeko beste balio erantsietako bat, eta orientazio akademiko zein profesionala ere bideratzen dute. Eskuragarritasun handiko ikastetxea da La Milagrosa, ordu-eskaintza zabala duelako eta gurasoen parte hartzea sustatzen duelako. 

Gainera, zerbitzu gehigarri ugari ere ditu zentroak: haurtzaindegia, “Goiztiarren gela”, eskola-jantokia... horiek guztiak goitik behera ezagutzeko aukera izango dute gurasoen jardunaldietan. Bertan parte hartzeko zuzendaritza@lamilagrosalaudio.eus helbidearen idatzi, 94 672 07 01 telefonora deitu edo www.lamilagrosalaudio.eus webgunea bisitatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide