Babestutako edukiak

Bañueta Kiroldegiko kuota %25 merkeago, otsailetik uztailera

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko ots. 4a, 11:45

Azpiegitura ugari ditu kiroldegiak. / Bañueta Kiroldegia

Eskaintza hori baliatzeko beharrezkoa izango da otsailaren 28a baino lehen izena ematea. Kide berriek gainera, ez dute matrikula ordaindu beharko, gutxienez sei hilabetez geratzeko konpromisoa hartzen badute. 

Duela gutxi ireki ditu berriro ateak Bañueta Kiroldegiak, COVID-19aren aurkako prebentzio neurri guztiak hartuta. Indartsu hasi du urtea, bazkide kanpaina esanguratsua jarri baitu abian. Kuoten zenbatekoa %25 jaitsiko du sei hilabetez, otsailetik uztailera bitartean. 

Jada abonatuak dauden pertsonek eta otsailaren 28a baino lehen inskribatzen direnek izango dute deskontu hori. Gainera, kide berriek doan eskuratu ahalko dute matrikula, gutxienez sei hilabetez geratzeko konpromisoa hartzen badute. 

COVID-19aren aurkako neurriak

Bañueta Kiroldegiko kideek indartu egin dituzte koronabirusaren aurkako neurriak. Langile batzuk bideratu dituzte zaintza eta kontrol funtzioetara, eta garbiketa zein desinfekzioa ere indartuko dituzte. Hiru aldiz garbituko dituzte azpiegitura guztiak egunean zehar.

Bisita gidatuak

Kiroldegia 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 21:00etara egongo da irekita. Igerileku klimatizatuak  eta muskulazio aretoa ditu, besteak beste. Azpiegituraren arduradunak prest daude interesa duen edonori bisita gidatuak eskaintzeko. 945 39 36 42 telefonora deitu edo banuetakiroldegia@gmail.com emailera mezu bat bidali daiteke horretarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide