Babestutako edukiak

Txikipedia, orain, mugikorrean ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko mar. 4a, 20:00

Haur eta gaztetxoentzako entziklopedia askea, Txikipedia, mugikorretan ere eskuragarri dago.

2018an jaio zen Txikipedia, haur eta gaztetxoentzat egokitutako euskarazko Wikipedia, horiei egokitutako lexiko eta sintaxiarekin egina. Entziklopedia txiki eta aske horrek Vikidia izeneko online wikientziklopedia izan zuen oinarrian, eta ia lau urteko ibilbidean 3.000 artikulu inguru izatera iritsi da.

Tresna hau ahalik eta eskuragarri eta erabilgarrien egiteko asmoz, mugikorretarako aplikazioa sortu dute orain, CodeSyntaxen laguntzarekin. Aplikazio hau Android eta iOSetan erabil daiteke, eta Txikipediaren azalean bertan eskuratu daitezke deskargarako loturak, txikipedia.eus-en. Aplikazio horren bidez, edozein kontsulta modu erraz eta azkarrean egin ahalko da, mugikorra erabiliz.

8 eta 13 urte arteko gaztetxoentzat

Txikipedia 8-13 urte bitarteko gaztetxoentzat da batez ere, eskolako beharretan pentsatuz egina baita, baina edozeinek kontsultatzeko modukoa ere bada, noski. Wikipediaren bertsio laburtu edo errazago bat da Txikipedia, batzuetan Wikipediako artikuluak luzeak, konplexuak eta zailak izaten direlako.

Wikipedian bezala, Txikipedia wiki proiektuan ere edonork parte har dezake artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Auzolanean eraikia da orain arteko guztia eta hala izango da hemendik aurrerakoa ere. Gaztetxoek editatzen ikastea eta ekarpenak egitea ere bada helburua, modu horretan auzolanaren balioa landuz eta jakintza digitala elkarrekin sortzearen garrantzia ulertuz. Horretarako, jadanik badituzte hainbat elkarlan martxan eta etorkizunean gehiago izatea espero dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide