“Open Your Mind ez da hizkuntza akademia hutsa”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko api. 8a, 14:35

Akademiako arduraduna da Rocio Ezquerra Vivanco.

ROCIO EZQUERRA VIVANCO (Laudio, 1984) Open Your Mind akademiako arduraduna da. Esku artean dituzten proiektuen inguruan mintzatu da. 

Urteak daramatza Open Your Mind akademiak funtzionatzen. Zein helbururekin sortu zenuten?

Hizkuntza eskola gisa ireki genuen. Ez da ingeles akademia hutsa, frantsesa eta alemana ere eskaintzen ditugulako. Nazioarteko ikuspegia lantzen dugu. Europan gaude, eta Frantzian, adibidez, ez da ingelesez hitz egiten. 

Oso eskura dugun hizkuntza da frantsesa, bizilagunak direlako eta kulturalki harreman estua dugulako Frantziarekin, Ipar Euskal Herrian esaterako. Oporretan ere bertara doa jendea, eta frantsesak badu harremana gaztelerarekin, biak direlako latinetik eratorritako hizkuntzak. 

Merkataritza ikuspegitik ere harreman estua dugu Frantziarekin, gure lehen merkatua delako. Industria sektoretik nator. Horregatik, hizkuntzarekin alor akademikoaz gain, arlo komertziala eskaintzen ere saiatzen naiz. 

Ingelesa nazioarteko hizkuntza da, eragin ekonomiko handia baitu. Ni Irlandan bizitzen egon naiz. Herrialde hori Europar komunitatean jarraitzen du. Lotura estua dugu herrialde horrekin, eta bertako ikuspegia txertatu dugu akademian. 

Haurrei bideratutako eskaintzatik hasten gara, oinarria izatea oso garrantzitsua delako hizkuntzarekin hazteko. English Social Club eskaintza osatu dugu orain, ingelesa aisialdirako ere baliatu ahal izateko. Beharrezkoa da hizkuntza praktikatzea, bestela galdu egiten delako. Jende bat galduta sentitzen da kanpora ateratzen denean, eta gutxiengo batzuk behar ditu hizkuntzarekin moldatu ahal izateko. Horretara dago bideratua kluba, hizkuntza aisialdian praktikatzera, gero erabili ahal izateko, bidaiatzerako orduan batez ere. 

“Oso programa erakargarriak ditugu. Work and Study da nabarmenena. Unibertsitatea amaitu berri duen eta Dublinen lan-esperientzia izan nahi duen jendeari bideratua dago. Hiri horretan daude enpresa teknologiko garrantzitsuenen egoitzak: Linkedin, Twitter, Google...”

Ez zarete klaseak ematera mugatzen beraz.

Hori da. Ingelesez eta frantsesez komunikatzeko gai izatea da helburua, eta horretarako alde praktikoari ere eman behar zaio garrantzia. Gai bati buruz hitz egiteko saioak egiten ditugu, elkarrizketa informalak garatzeko eta hizkuntza berreskuratzeko. Badago hizkuntza urte luzez erabili gabe egon den jendea, eta berriz praktikan jartzea da saio horien helburua, aisialdian. 

Merkataritza alorrera bideratutako ingelesa ere jorratzen dugu, pisu handia duelako. Lan elkarrizketetarako prestatzen ditugu ikasleak, batez ere. Mota horretako elkarrizketetan zer eskatzen den aztertzen dugu, moldatu ahal izateko, ingelesez zein frantsesez. 

Aleman klaseak ere eskaintzen ditugu. Ibilgailuen sektorean baldin bazaude, adibidez, garrantzitsua da hizkuntza hori jakitea. Ingelesa jakitea funtsezkoa da nazioarteko enpresetan, baina frantsesa eta alemana ere eskatu ohi dira lan munduan. Europako Parlamentuan sartzeko frantsesa jakin behar duzu, adibidez; bestela ezin zara sartu. 

Getxon eta Dublinen dagoen enpresa batekin aritzen gara elkarlanean. Oso programa erakargarriak ditugu. Work and Study da nabarmenena. Unibertsitatea amaitu berri duen eta Dublinen lan-esperientzia izan nahi duen jendeari bideratua dago. Hiri horretan daude enpresa teknologiko garrantzitsuenen egoitzak: Linkedin, Twitter, Google... sektore farmazeutikoa ere ondo kokatua dago bertan, lan asko dago. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide