BABESTUTAKO EDUKIA

“Adigrafiki freskotasuna eta aire berriak ekarriko dizkiogula uste dugu”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko api. 19a, 18:31

Laura Saratxaga Zarate eta Iraia Aspuru Respaldiza dira ADIgrafikeko arduradun berriak.

Adigrafik enpresako belaunaldi berria osatzen dute LAURA SARATXAGA ZARATEk eta IRAIA ASPURU RESPALDIZAk. Garai berrietara egokitzeko egin dituzten aldaketak eta esku artean dituzten proiektuak azaldu dituzte. 

Zer nolako eragina izan du koronabirusaren krisiak inprenta eta diseinu alorrean?

Sektore askotan bezala, eragin handia izan du pandemiak gurean ere. Oso denbora gutxi egon ginen itxita, pare bat aste edo, papergintzaren sektorea esentzial moduan jaso baitzen hasieratik (elikagaien packagina dela medio, batez ere).

Eta Adigrafiki, nola eragin dio? 

Dena gelditu zenean asko eragin gintuen. Enpresa gehienak itxita zeuden, eta kultura ekintza eta jaiak ere bertan behera geratu ziren: Enpresei egiten genizkien paperezko euskarrien eta katalogoen eskariak gutxitu eta jaiei dagokionez dena egiteari utzi behar izan genion. Justu garai horretan, Aste Santuko eta Otxomaioetako programak diseinatzen geunden, eta egun batetik bestera ezerezean geratu ziren, baita ezkontzetarako genituen eskari guztiak ere. 

Hala ere, momentu txarretatik pasatzen ari garen arren, aurrera jarraitu behar dugu, jarrera on eta ilusioarekin honetatik ere aterako gara eta.

“Momentu txarretatik pasatzen ari garen arren, aurrera jarraitu behar dugu, jarrera on eta ilusioarekin honetatik ere aterako gara eta”

Nola moldatu zarete garai berrietara?

Geldialdiari probetxua ateratzen jakin geniola uste dugu. Pentsatzeko denbora izan genuen, egunerokotasunak gelditutako ideiak berriro martxan jarri eta enpresari buelta bat emateko aukera eman zigun.

Alde batetik, euskarazko produktuen falta ikusita, urte batzuk lehenago sortutako Sorpresa markarengan indarra jarri genuen, eta momentuan sare sozialen erabilera asko igo zela aprobetxatu eta mundu horretan sartu ginen. Asko nabaritu dugu eragina, gaur egun marka konsolidatu egin da.

Bestetik pandemiak gizartearen arteko harremanak aldatu ditu eta horrek gurean ere eragina izan du. Eskari gehienak posta elektroniko bidez sartzen dira, baita telefonoz ere. Lana azkarrago prozesatzeko aukera ematen digu horrek. Zenbait kasutan eskariak egun berean entregatu ditzakegu.

Azkenik, aspaldi zetorkigun errelebo naturalari forma emateko aprobetxatu dugu: Joni lan karga kendu eta neskok gogotsu hartu dugu lekukoa.

“Aspaldi zetorkigun errelebo naturalari forma emateko aprobetxatu dugu geldialdia”

Laura eta Iraiak hartuko duzue lekukoa belaunaldi aldaketan. Zer nolako aldaketak ekarriko ditu horrek Adigrafiken eskaintzan?

Enpresari freskotasuna eta aire berriak ekarriko dizkiogula uste dugu. Nolanahi ere, biok dugu urte batzuetako ibilbidea Adigrafiken, eta horrek bezeroen ezagutza eta egunerokotasunean azkar jokatzeko gaitasuna ematen digu. Gainera, lantalde polita sortu dugu azken urteetan, harreman oso ona dugu gure artean eta horrek asko laguntzen du.

Azken urteetan egin dugunaren antzera, lehengo inprentako kontzeptutik urrundu eta inoiz baino gehiago diseinuan jarri nahi dugu indarra. Hala ere, papergintzan, formatu handian eta denda eta autoen binilazioarekin jarraituko dugu, beti ere paper eta euskarri berriak gehituz. Berrikuntza moduan, indarra jarri nahi dugu merchandisingean, produktu promozionaletan hain zuzen.

“Lehengo inprentako kontzeptutik urrundu eta inoiz baino gehiago diseinuan jarri nahi dugu indarra”

Merchandising produktuetan indarra jartzen ari zarete. Zer da zehazki eskaintzen ari zaretena?

Lehen ere eskaintzen genuen arren, produktu bereziengan jarri nahi dugu fokua: Boligrafo eta txapez gain, produktu berritzaileagoak eta baita ekologikoak ere baditugu. Hala nola, banbuzko kantinplorak, “ez-jaietarako” banderak, edota kortxozko poltsa modernoak. Hemen duzue katalogo osoa ikusgai.

“Euskal Herriko etxe mordora heldu dira gure produktuak, eskaria egin eta bertara bidaltzen ditugu eta”


Duela pare bat urte sortu zenuten 'Sorpresa' egitasmoa. Zer nolako harrera izan du orain arte? Nola garatuko duzue ekimena aurrerantzean?

Sare sozialekin hasi ginenetik, izena hartu du. Euskal Herriko etxe mordora heldu dira gure produktuak, eskaria egin eta bertara bidaltzen ditugu eta. Egun berezietarako kikarak dira gehien eskatzen dizkigutenak. Orain, adibidez, amaren eguneko kanpainarekin burubelarri gabiltza, eta ekainean berriz, irakasleentzako oparien eskari handia izaten dugu. Bestalde, gure bezeroen beharrei erantzunez, aurten eskola agendak aterako ditugu, pegatina eta guzti!

Diseinu ezberdin asko ditugu, momentu ezberdinetarako. Nahi izanez gero www.sorpresa.eus webgunean eta Instagramen aurki gaitzakezue.

Beste zer edo zer gaineratu nahiko bazenukete...

Gure lanak ikusteko jarrai gaitzazu gure sare sozialetan, baita www.adigrafik.com helbidean. Nahi duzun guztirako Adigrafiken itxaroten zaitugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide