Babestutako edukiak

EMUN aholkulari taldea ia mende laurdena euskara eta berrikuntza sozialean

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko api. 12a, 10:07

EMUN kooperatibak ia mende laurdeneko ibilbidea egin du euskara eta berrikuntza soziala ardatz hartzen dituzten gai sozialen inguruko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen. EMUNen izaera eta egiteko moduak bezeroei eta gizarteari gerturatzeko asmoz bideo korporatibo berria egin dute.

Lan mundua euskalduntzeko kooperatiba gisa jaio zen EMUN 1997an eta erronka horri helduta hasi ziren enpresa eta erakundeetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzeko planak eskaintzen. Testuinguru horretan hasi ziren euskara planen diseinuan eta garapenean, baina baita euskararen formakuntzan, itzulpengintzan eta hizkuntza portaeren eraldaketarako metodologiak sortzen ere. Ibilbide oparoa, beraz; horren isla dira euskara plana indarrean duten enpresen esperientzia eta Emunen bezero diren 81 enpresa eta erakundek eskuratu duten Bikain euskararen kalitate ziurtagiria ere. Horien artean daude, besteak beste, hainbat kooperatiba talde (Fagor, ULMA, Danobat Taldea eta Erreka, esaterako) hezkuntza arloko erakunde, finantza entitate, udal eta administrazio publikoetako sozietate publiko ere: Mondragon korporazioa, Irizar, EHU, Laboral Kutxa, Gasteizko Udala, EITB, baita Reala eta Eibar futbol taldeak ere.

Erronkei berriei egokitzen

Munduak eta euskal gizarteak bizi duen etengabeko bilakaerarekin batera, erronka eta aldaketa berriei egokitu eta berritzeko grina izan du urteotan EMUNek; erronka sozialei erantzun berriak eta berritzaileak proposatuaz, metodologia eta egiteko modu berriak probatuaz, inguruan gertatzen dena adi behatu eta entzuteko jarrera irekiarekin. Urte luzez enpresetan ondutako terrenoko ezagutza eta esperientzia metatuak eremu berrietan ere aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko aukera eman dio EMUNi eta euskararekin irekitako bideei berrikuntza sozialari lotutako lan lerroak gehitu zitzaizkien duela hamar urte.

Egungo gizarteak bizi dituen erronkak eta kezkak askotarikoak eta konplexuak dira, dela genero berdintasunarena edota inklusioarena, hezkuntza eta lan munduak bizi izango duen digitalizazio prozesua, krisi klimatikoa zein energia eredua… eta EMUNek erronka horien aurrean gai sozialak kudeatzeko aholkularitza eta lankidetza zerbitzuak eskaintzen ditu, eraldaketa soziala helburu izanik, emunkidea eta bezeroa erdigunean jarrita eta gainerako eragileekin elkarlana sustatuta. Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu ondoko arloetan: genero berdintasuna, gobernantza eta parte hartzea, berrikuntza plataformak, aniztasuna, enpresen gizarte erantzunkizuna, euskara planak, itzulpenak, euskara formazioa, hausnarketa saioak...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide