Metodologia aktiboak hobesten ditugu, ETHAZI bezalako programekin. Gure ikasleak ezin hobeto prestatzen ditugu unibertsitatera sartzeko probetarako, eta orientazio pertsonalizatua ematen diegu. Hezkuntza eskaintza gizarteak dituen beharretara moldatzen saiatzen gara Zaraoben.
Batxilergo zientifiko-teknologikoa, giza batxilerra eta gizarte batxilerrak eskaintzen dira, zenbait lanbide heziketarako zikloekin batera: mekanizazioa, mantenu elektro-mekanikoa, menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eta mekatronika goi-mailako zikloa. Aurten gainera, goi-mailako ziklo berri bat eskaintzea aurreikusi dugu, gizarte integrazioa, hain zuzen ere.