BABESTUTAKO EDUKIA

Luyando Opticos: 40 urte Aiaraldeko herritarren zentzumenak zaintzen

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko api. 29a, 07:00

Aiaraldean hainbat optika zentro ditu Luyando Opticos taldeak. / Aiaraldea.eus

Ikusmenaren eta entzumenaren zaintzaz arduratzen diren zentro espezializatuak dira Luyando Opticos taldeak Amurrion, Laudion edota Urduñan dituen optikak. Dagoeneko 40 urte daramatzate zerbitzua eskaintzen eta eskualdean errotu egin dira. Profesional talde kontsolidatua da, bezeroaren zaintza erdigunean jartzen duena.

Aitzindariak izan ziren Luyandotarrak optikaren munduan. Familia negozio bezala sortu zuten optika, eta horrela egin du aurrera azken 40 urteetan, belaunaldiz belaunaldi.

Hiru anaiek ekin zioten proiektuari, Gasteizen, 1981. urtean, Optica Lui izenpean. Gerora Amurriora egin zuten jauzia, eta gero Laudion eta Urduñan ere zabaldu zituzten dendak, besteak beste. Semeek heldu zioten lekukoari ostean. Orduan, negozioa banatu eta gaur egun ezaguna den Luyando Opticos taldea sortu zuten.

Luyando Opticos taldeko zentroetan begien graduazioa neurtu edota audiometriak egiteko aukera eskaintzen dute

Talde lana ardatz

Familia negozioa izanik ere, talde-lana da optikaren indargune nagusia. Luyando Opticosek lankide guztien formazioan jarri du indarra urte luzez, gaur egungo talde kontsolidatua eta prestatua lortu arte. Lantaldeko kide bakoitzak funtzio konkretua betetzen du, optikaren funtzionamendu optimoa bermatze aldera.

Bezeroa erdigunean

Optika ez da betaurreko denda soil bat, bezeroari zerbitzu indibidualizatua eskaintzen dion espazioa baizik. Begien graduazioa neurtu eta  audiometria bidez entzumena kontrolatu daiteke bertan. Gainera, bezero bakoitzaren jarraipena egiteaz arduratzen dira.

Horrez gain, teknika berritzaileen ezagutza sakona eskuratu dute formazioari esker. Besteak beste, ikusmen baxuan, ortokeratologian eta miopiaren kontrolean espezializatuak daude Luyando Opticoseko kideak.

Marka onenekin lan egiten dute optikako kideek, "emaitza onenak lortzea helburu". Audiofonoei dagokionez, Widex konpainiarekin egiten dute lan. Leiarren arloan, aldiz, Essilor eta Zeiss etxeak dituzte bidelagun, punta-puntako markak biak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide