BABESTUTAKO EDUKIA

Lizardi sariketako ateak irekiko dizkio berriz gazteentzako literaturari

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko api. 27a, 10:00

Euskarazko gazte literatura sustatzeko lehiaketaren 40. edizioa aurkeztu du Zarauzko Udalak, eta horrekin batera, hainbat berrikuntza eta aldaketa iragarri dituzte: besteak beste, saria puztu dute eta oinarrietan zenbait moldaketa egin dituzte.

38. Lizardi Saria "hutsik" geratu ostean, hainbat aldaketarekin itzuli da ibilbide luzea duen lehiaketa,  Zarauzko Udalaren  eskutik.

Gazteentzako eleberria  izan beharko da aurten aurkeztuko den lana; zehazki, 13 eta 17 urte arteko irakurleei zuzendutakoa. Gainera, 55.000 karakteretik gora izan beharko ditu, jatorriz euskaraz idatzita egin beharko da, eta, jakina, lana originala izan behar da; hots, sekula argitaratu gabea.  Izen-emate fitxa bete, eta eleberria aurkezteko epea uztailaren 14an bukatuko da.

Urriaren 1ean jakinaraziko da irabazlea zein den eta 2022ko apirilaren 2an izango da ekitaldia. Azpimarratzekoa da, bestetik, irabazleak 5.500 euro jasoko dituela eta horri %15eko atxikipena egingo diola Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta hori gutxi balitz, lanarentzat argitaletxea eta ilustratzailea hitzartutakoan, Udalak 1.000 euro ordainduko dizkio ilustratzaileari "liburuaren bikaintasuna" bermatze aldera.

40 urteko ibilbidea

Aurreko astean, Lizardiren 125. urteurrenarekin batera, 39. edizioko sariak banatu ziren; hain zuzen ere, Yolanda Larreategi markinarra izan zen irabazlea eta Mariasun Landa idazleak –eta lehenengo edizioko irabazleak– eman zion saria.

Horri lotuta, 40 urteren ostean, Mariasun Landarekin elkartu eta antolatzaileek bideo bat egin dute sariak bere ibilbidean izan duen "eragina" erakusteko asmoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide