BABESTUTAKO EDUKIA

"Ibilbide akademikoarekin aurrera jarraitzeko aukera eskainiko die ikasleei goi mailako ziklo berri honek"

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko mai. 24a, 12:30

Zaraobe Institutuko Leire Ugarriza eta Begoña Enbeita. / Aiaraldea.eus

BEGOÑA ENBEITA MAGUREGI eta LEIRE UGARRIZA Zaraobe Institutuko irakasleak dira. Datorren ikasturtean goi mailako ziklo berria eskainiko dute zentroan: Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariarena. Zikloaren nondik norakoak azaldu dituzte.

Goi mailako ziklo berria eskainiko duzue datorren ikasturtetik aurrera: Gizarteratzea. Zertan datza?

Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren tituloa eskuratzeko zikloa da honakoa, Gizarte esku-hartzerako ikasketa zikloen familia barrukoa. Gizarteratzeko parte-hartzeak programatzeko, antolatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko konpetentziak jasoko ditu ikasleak.

Bi ikasturtetan banatzen da zikloa, eta guztira 2.000 orduko iraupena izango du. Horren barruan sartzen dira eskualdeko enpresa batean egin beharreko praktikak ere, 360 ordu guztira. Erasmus  programari esker, gainera, lantokiko prestakuntza hori atzerrian egiteko aukera egongo da nahi izanez gero.

Aiaraldeko enpresetan praktikak garatzeko aukera aipatu duzue, nola jaso dute enpresek ziklo berri honen sorrera?

Oso esker onez jaso dute ziklo berriaren albistea. Behin baino gehiagotan aipatu digute beharra zegoela eskualdean profil horretako eskaintza bat egoteko. Hutsune handi bat bete dezakegu orain. 

Hainbat enpresa eta erakunderekin jarri gara harremanetan lantoki prestakuntza praktikak bideratzeko: Amurrioko Udala, Asasam, Caritas, Down Araba, Ifas, Agintzari... eta hurrengo hilabetetan gehiagorekin ere egingo dugu kontaktua.

Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra bitarte egongo da zabalik izen emate epea

Zergatik egin duzue goi mailako ziklo honen aldeko apustua?

Behar baten identifikazioak eraman gaitu goi mailako ziklo berri hau eskaintzera, orain arte eskualdean eta inguruetan ez zegoen eskaintza bat zabalduz. Erdi mailako zikloa eskaini dugu orain arte soilik, menpekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta teknikariarena. Goi mailako ziklo honek ibilbide akademikoarekin aurrera egiten jarraitzeko aukera eskainiko die Aiaraldea eta inguruetako ikasleei, baita unibertsitateko ateak zabalduz ere.

Gizarte-eskari bati erantzuten dio goi mailako ziklo honek. Ate irekiak egin ditugu azken asteetan eta interesa oso handia dela ikusi dugu.

Zeintzuk dira ikasleek eskuratuko dituzten konpetentzia nagusiak?

Zikloak abaniko oso zabal bat hartzen du bere baitan, eta asko dira ikasleek garatuko dituzten konpetentzia eta gaitasunak. Edozein kolektibori gizarteratzeko aukera emateko gaitasuna izatea da garrantzitsuena.

Lanpostu ugaritan aritu ahalko dira ziklotik ateratzen diren teknikariak: Familiako langilea, tutoretzako laguntzailea, askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea, gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria... Esparru oso zabala da.

Noiz zabalduko duzue izen ematea?

Aurki hasiko da, maiatzaren 31tik ekainaren 18ra bitarte egongo da zabalik izen emate epea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide