BABESTUTAKO EDUKIA

'Marketplace' digital bat jarri dute abian Amurrioko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko mai. 21a, 14:00

Marketplace berriaren aurkezpena Amurrioko Udalean. Aiaraldea.eus

37 komertziok osatzen dute plataforma digitaleko eskaintza, eta hurrengo hilabeteetan establezimendu gehiago batzea da Izan Amurrioren asmoa.

Izan Amurrio-Apymca merkatari eta ostalari elkarteak marketplace digital bat jarri du abian Amurrioko Udalarekin eta Rural Kutxarekin elkarlanean. Somos tu comercio Amurrio  lemapean, guztira Amurrioko 37 establezimenduk osatzen dute plataforma digitalaren eskaintza, eta egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez "proiektu bizia da, datozen hilabeteetan establezimendu gehiago erakartzeko ilusioa duena". 

Plataforma digitala

Orotariko aukerak eskaintzen ditu marketplace digitalak, bai merkatarientzako, baita bezeroarentzako ere. Plataforman komertzioek ikusgarritasuna izan dezakete edota zuzenean euren produktuak saldu. Bezeroarentzako aukerak ere biderkatzen dira: produktua etxean jaso dezake edota dendan  eskuratu eta bertan ordaindu.

Ordainketak egiteko ere hainbat modu eskainiko dituzte: transferentziak, txartel bidezko ordainketak, PayPal, eskuz ordaintzea eta aurki Bizum bidezko ordainketak ere. "Oso herreminta intuitiboa da, eta komertzioei formakuntza pertsonalizatua eskaini zaie tresna abian jarri aurretik" adierazi dute Izan Amurrioko ordezkariek.

Klik batean

Amurrioko komertzioek eskaintzen dituzten zerbitzuen hobekuntza da marketplace-aren xede nagusia, bezeroen  erosketa esperientzia hobetuz.
"Gure helburua bezeroak nahi duena nahi duenean erostea da, baina gure betiko komertzioan, izan denda fisikoan edo internet bidez" adierazi zuten plataformaren aurkezpenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide