Familia negozio batean du jatorria Agrolaudiok, eta horrela izaten jarraitzen du. Hasieran laranjak saltzen zituzten Euskal Herriko gasolindegi guztietatik. Maiatzetik urrira bitartean, ordea, lan kargak nabarmen egiten du behera, eta banaketa lanak kudeatzeko erabiltzen zuten nabe industrialean negozioa abiatzea erabaki zuten duela hiru urte.
Pentsuekin hasi ziren eta denborak aurrera egin ahala negozioa handitzen eta handitzen joan dira: Frutak, kontserbak, pentsuak, orturako tresneria, ongarriak, burdingintzako produktuak, animalientzako osagarriak, kaiolak, haziak, landareak, loreak... Etengabeko berrikuntzan daude murgilduta gainera, bezeroen beharretara moldatzen. Urratsez urrats, baina atsedenik hartu gabe.
Sasoiko loreak
Laranjaren denboraldia bukatu berritan, udaberriko produktuekin ari dira buru-belarri orain Agrolaudion: gereziak, orturako produktuak eta loreak. Astero astero ekartzen dituzte landare eta lore berriak: astelehen, ostegun eta ostiraletan. Aurten, aurrenekoz, etxe-barruko loreak ere eskaintzen ari dira Agrolaudion.
Ortuko produktuak ere udari begira dituzte jada: tomateak, piperrak, kuiatxoak, berenjenak...
Lantalde gaztea
Lau langilek daramate aurrera Agrolaudio. Kide gazte eta prestuen aldeko apustua egin dute, eta oso pozik daude orain arteko emaitzekin. "Bezeroei gertutasuna transmititzen diegu eta asko estimatzen dute hori", azaldu dute bertako langileek. "Maitasuna, bizitasuna eta bezeroaren beharrei moldatzeko gaitasuna dira Agrolaudioko ezaugarriak eta guk horrekin egingo dugu aurrera".