BABESTUTAKO EDUKIA

"Konfiantza, segurtasuna eta gertutasuna transmititzen dugu saltoki txikiok, internet bidez ere"

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko eka. 8a, 07:53

Gardeako industriagunean eta Zumalakarregi etorbidean ditu bere bi establezimenduak Pinturas Regueras-ek. / Aiaraldea.eus

25 urte baino gehiago darama Laudioko Pinturas Reguera dekorazioaren eta margoaren arloan eskualdeko erreferentea izaten. Duela bost urte eman zuten internet bidezko denda bat sortzeko jauzia.

1994ean zabaldu zituen ateak Pinturas Regueraren lehenengo dendak, Laudioko Zumalakarregi etorbidean. Margoa eta horrekin lotutako orotariko material eta erremintak saltzen dituzte, bai etxeko dekoraziorako, baita industria sektorerako ere.

Hain zuzen ere, industria arloko bezeroei erraztasunak jartzeko helburuarekin, bigarren denda bat zabaldu zuten 1996an Gardea auzoko industriagunean; biltegi gisa hasieran, eta denda nagusi bezala gerora. "Tailerretako bezeroak kamioiekin etortzen dira materiala kargatzera, eta horretarako espazio egokiagoa dute Gardean Laudioko herrigunean baino" azaldu dute dendako arduradunek.

Online-denda

Pinturas Reguera aitzindaria izan zen duela bost urte online-denda bat zabalduz. Gizartearen beharrei egokituz, eta erosketak egiterako orduan nagusitzen ari diren tendentziei aurre hartu zioten horrela. Denda fisikoan baino deskontu handiagoak eskaintzen dituzte bertan, eta 50 eurotik gorako eskariek banaketa gastuak salbuetsita dituzte Laudion. Online-dendak izandako harrera ona nabarmendu dute, Espainiar Estatu osora bidaltzen dituzte produktuak, eta urtez urte handituz doa bezero kopurua.

Horrelako tresna batek suposatzen duen lana ere azpimarratu dute Pinturas Reguerako kideek: "Internet bidezko plataforma erraldoiekin lehiatu behar dugu online-denda dugun saltoki txikiok. Guk aurrez aurreko zerbitzu berdina eskaintzen dugu sarean ere: konfiantza, segurtasuna eta herriko denda batek duen gertutasuna".

Tendentziak jarraituz

Produktuen eskaintzak ere eboluzionatu egin du Pinturas Regueran, dekorazioaren munduan nagusitzen diren joerak jarraituz. Paper pintatuak gora egin du azken urteetan, eta Laudioko saltokian urtean birritan berritzen dituzte paper mota honetako diseinu bildumak.

Pandemian zehar ere nabaritu egin zuten dekorazioari zuzendutako produktuen bila zetozen bezeroen gorakada bat: "Jendeak etxean obra txikiak egiteko baliatu du pandemia garai hau". Zentzu horretan, dekorazio joera eta teknika berriak eskaintzen jarraitzeko, etengabeko eraldaketan daude beti Pinturas Regueran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide