Duela ia 20 urte, 2002ko abuztuan, zabaldu zituen ateak Laudioko Surya zentroak. Geroztik, erabiltzaileen ongizatea ardatz, zerbitzu integrala eskaini izan dute, etengabeko hobekuntza ardatz.
Ikuspegi holistiko batetik, pertsonen ongizate integrala lantzen dute, eta hainbat arlo jorratzen dituzte horretarako: estetika, masajeak, askapen emozionalerako teknikak... Bezeroen behar eta nahiei egokituta betiere. Zentroko erabiltzaileen eboluzioaren jarraipen espezifikoa egiteaz arduratzen dira Suryan, eta erabili beharreko teknika zein produktuen azterketa espezifikoa egiten dute.
Olio esentzialak eta erabiltzen dituzten bestelako ukendu eta kremak jasangarriak eta biodegradagarriak dira, gorputzak ahalik eta gehien zaintzeko helburuarekin. Aparatologia anitza erabiltzen dute ere, eta ez-inbaditzailea da nagusiki. Toxinak depuratzeko urrutiko infragorri-izpiak dira horren adibideetako bat.
Bi marka nagusirekin egiten dute lan Suryan: Comfortzone eta Maria Duol. Biak hurbileko kosmetika etxeak. Maria Duolek gainera, farmazeutika eta osasun arloko erakundeekin batera, ukendu onkologiko berrien lerroa abiatu du, minbizia duten pertsonentzat bideratua.
Bezeroa ardatz
Gertuko arreta eskaintzen dute Suryan, bezeroen ongizatea ardatz harturik. "Familia bat osatzen dugu", azaldu dute zentroko kideek. Adin tarte guztietako herritarrek erabiltzen dute zentroa, "gazteetatik hasita 90 urteko pertsonetara arte".
COVID-19ak eragina izan du zentroan, baina irakaspen positiboak utzi dituela ere azaldu dute: "Orain zentrora datozen bezero guztiei eskatzen diegu aurretiazko hitzordu telefonikoa hartzea. Horrela ekiditen dugu masaje baten erdian gaudela harrerara joan behar izatea, eta bezeroan arretan ehuneko ehunean zentratu gaitezke".
Bi kidek osatzen dute zentroko lantaldearen muina, eta beste bi pertsonen laguntza daukate nutrizioari buruzko arretari edota askapen emozionalari bide emateko. Formazio jarraian murgilduta daude, eta hainbat ikastaro jasotzen dituzte urtero, ezagutzak handitu eta teknika berriak aplikatu ahal izateko.