Duela hamabost urte hasi zen APILL Laudioko merkatari eta ostalari elkartea "Garagardoaren ibilbidea" antolatzen. Hasiera batean ekainean burutzen zuten ekimena, baina iraila eta urria bitartean ospatuko dute aurten.
Aurtengo edizioan 22 dira parte hartu duten establezimenduak, eta garagardo bereziak zein artisauak dastatzeko aukera egongo da berriro ere. Irailaren 17an eman zioten hasiera ibilbideari, eta urriaren 3an bukatuko da, Laudioko Oktoberfest jaialdiaren hurrengo egunean. Parte hartzeko modua aurreko edizioen berdina izango da: herritarrek 15 estableziemenduetako zigiluak lortu beharko dituzte, bertako garagardo eskaintza probatuz. Txartelak establezimendu parte-hartzaileetan eskuratu daitezke. Hemen kontsultatu daitezke establezimenduak eta euren garagardo eskaintza berezia.
Zozketa
Parte hartzaileek urriaren 5era arte izango dute APILLen egoitzako postontzian gida orriak entregatzeko tartea. Hori egiten dutenek 2022an Municheko (Alemania) Oktoberfest jaialdira joateko zozketan sartuko dira. Beste sari batzuk ere egongo dira zozketan, hala nola: Bilboko La Salve eta Gordexolako Laugar Brewery garagardotegiak bisitatzeko aukera.
Bigarren zozketa bat ere antolatuko du Laudioko merkatari eta ostalari elkarteak. Horretarako, establezimendu parte hartzileetan garagardo baten truke eskuragarri dagoen txartela betetzea besterik ez dago. Zozketa horretan ere La Salve eta Laugar Brewery garagardotegiak bisitatzeko aukera izango dute irabazleek. Guztira 40 sari dira APILLek "Garagardoaren ibiladiarekin" batera zozketatuko dituenak.
Oktoberfest jaia Laudion
Urriaren 3an emango diote amaiera "Garagardoaren hamabostaldiari". Horretarako jaialdia ari dira prestatzen merkatari eta ostalari elkarteko kideak. Laudioko Oktoberfest festa urriaren 2an -larunbata- egingo dute. Hurrengo egunetan emango dute ekimenaren berri.