Miopia zaintzeko tratamendua eskaintzen hasi zarete optikan. Nondik sortu zen ideia?
Australiako Brien Holden institutuan miopiaren inguruko ikastaroa egin nuen, umeen miopiaren inguruan gehiago jakin nahi nuelako. Padmaja Sankaridurgek gidatu zuen ikastaroa. Miopiaren inguruan munduan gehien dakien pertsonetako bat da bera. Oso esperientzia interesgarria izan zen.
Bertan ikasitakoa praktikara eraman nahi dugu orain Luyando Opticos-en. Horregatik, miopia zaintzeko tratamendua eskaintzen hasiko gara.
Miopia zaintzea garrantzitsua da?
Bai, oso garrantzitsua da honen kontrol zorrotza eramatea. Miopiaren garapenak begiaren egituraren osotasuna kaltetu dezake, eta itsumena eragin dezaketen begiko gaixotasun larriak sortu: glaukoma, erretina-askatzea, makulopatia miopikoa... Oso garrantzitsua da dioptria maila 1 eta 3 artean mantentzea. Izan ere, epe luzera gaixotasun larrien agerpena murriztuko du horrek.
Gaur egun munduko biztanleriaren %33ak pairatzen du miopia eta, datuen arabera, 2050. urtean biztanleen %50ak izango du gaitz hori begietan.
Zein tratamendu daude horretarako?
Orain arte lentillak erabili dira, miopiak eragiten duen begiaren deformazioa ekiditeko. Orain betaurrekoak ere erabili daitezke helburu berdina lortzeko. Honi esker miopiaren garapena ekidin dezakegu.
Gure bizi-ohiturak ere oso faktore erabakigarriak dira. Miopia zaintzeko garrantzitsua da pantailen aurrean ematen dugun denbora mugatzea, eta etxetik kanpo aire librean ordu gehiago ematea.
Zer eskainiko duzue Luyando Opticos-en horretarako?
Osasun zerbitzua eskaintzera bideratu nahi dugu gure lana, eta filosofia hori da gure iparra. Horretarako, miopiaren kontrola egiteko aukera eskainiko dugu.
Oso garrantzitsua da haurrek dioptrien kontrol zorrotza izatea, miopiak okerrera egin ez dezan. Hain zuzen ere, 9 urtera arte haurrek miopia garatzeko progresio handiagoa dute. Horregatik, hau kontrolatzeko mekanismoak eskainiko ditugu.
Lenteen etxe onenekin egiten dugu lan optikan, nagusiki MiYosmart etxekoak. Lentillei dagokionean ere marka onenak erabiltzen ditugu: Mylo eta Misigth.