BABESTUTAKO EDUKIA

Ortutik zuzenean jasotako piper erreak Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko urr. 15a, 09:00

Agrolaudion bertan erretzen dituzte piperrak. / Aiaraldea.eus

Piper erreak potetan saltzen dituzte Laudioko Agrolaudio dendan. Egunean bertan jasotako piperrak Gardeako pabiloian erre eta potetan gordetzen dituzte, bezeroentzat prest.

Aurreko urteetan bezala, piper erreak saltzeari ekin diote aurten ere Laudioko Agrolaudio dendan. Leivako (Errioxa) piperrak dira Gardeako pabiloian saltzen dituztenak. Egunero doaz piperren bila bertara. "Enkarguak egun batetik bestera hartzen ditugu. Egunean bertan moztutako piper freskoak dira hemen saltzen ditugunak, eta bezeroak ziurtasun hori dauka" azaldu dute Agrolaudioko arduradunek.

"Jendea oso pozik dago, badakielako produktu fresko bat ari dela erosten. Goizeko 8:00etan mozten dituzte piperrak Leivan eta eguerdirako dendan ditugu"

Bi piper barietate erre eta potetan sartzen dituzte: Najeranoak eta pikillo piperrak. Gardean bertan erretzen dituzte piperrak, egunean bertan bildutakoak. Irailaren 3an hasi zuten kanpaina eta azaro hasieran bukatuko dute.

Agrolaudioko kideak oso pozik daude herritarrek erakutsitako jarrerarekin: "Duela hiru urte ekin genion piper erreak saltzeari. Jendea oso pozik dago badakielako produktu fresko bat ari dela erosten. 8:00etan mozten dituzte piperrak Leivan eta eguerdirako dendan ditugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide