BABESTUTAKO EDUKIA

Elkarlan: 30 urte Aiaraldeko enpresa, merkatari eta elkarteen bidelagun izaten

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2022ko urt. 24a, 07:00

Amurrion, Laudion eta Ugaoen ditu bulegoak Elkarlan aholkularitza enpresak. / Elkarlan

Duela 30 urte sortu zen Elkarlan. Ordutik hona ibilbide oparoa bete du aholkularitza enpresak, eskualdeko enpresa, autonomo zein elkarteen bidelagun moduan.

Duela 30 urte sortu zen Elkarlan Lauren Uria eta Jose Miguel Pikatzaren ekimenez. Ekonomilaria bata eta lan-harremanetan graduatua bestea, 1990. urtean  sortu zuten ekimena. Hasiera batean aseguru enpresa zena aholkularitza enpresa integral ere bilakatu da. Aiara etorbideko bulego txiki batean hasi zuten proiektua. Gaur egun, 30 urteren buruan, hiru bulego ditu Elkarlanek: Amurrion, Laudion eta Ugaon.

Hasieran orotariko tramiteak kudeatzen zituen: etxebizitza-komunitateak, lizentziak, herentziak... Urteen poderioz profesionalizatzen joan da bere jarduna, eta gaur egun enpresei bideratutako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu bereziki: kontabilitatea, kooperatiben eta elkarteen kudeaketa... Lan profesionalizatua da gaur egun Elkarlanek eskaintzen duena; bai kontabilitate ikuspegitik, bai arlo laboralean, bai fiskalki eta baita arlo juridikoan ere. Horretarako, lan-talde sendo eta anitza du administrariz, abokatuz, ekonomilariz edota lan harremanetako adituz osatua.

Enpresen eta autonomoen beharrak aldatuz joan dira, eta aldaketa horietara egokitu da Elkarlan

Nahiz eta eskualde mailan hasi, gaur egun Urduñatik Bilboraino hedatuta dagoen aholkularitza enpresa bilakatu da. Eskualdean enpresa txiki eta ertainekin egiten du lan, autonomoekin eta baita ostalaritza eta merkataritza sektoreko enpresekin ere. Baina baditu kooperatiba eta enpresa handiagoak ere. Kasu gehienetan, zerbitzu integrala eskaintzen dute. Beste batzuetan, aldiz, atal batzuk kudeatzen dituzte, hala nola arlo fiskala edo laborala.

Aldaketetara egokituz

Enpresen eta autonomoen beharrak aldatuz joan dira, eta aldaketa horietara egokituz joan da Elkarlan ere. Enpresek Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta administrazioekin oro har dituzten ardurak handituz joan dira, eta modu berean hazi da Elkarlanek duen ardura ere. 

Orotarikoak dira aholkularitza enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak. “Jende askok ez daki aholkularitza enpresen jarduna zein den, baina egiten dugun lana ezinbestekoa da enpresa askorentzat”, nabarmendu dute Elkarlaneko arduradunek. "Lan handia egiten dugu ekintzaileekin. Dirulaguntzak, bideragarritasun planak... horrelako asko egiten ditugu gure esperientzia baliatuta, euren bidelagunak gara". Alokatzaile eta maizterren arteko harremana bideratzeaz ere arduratzen dira.

COVID-19ak azkartu egin ditu administrazioko arretan gertatzen ari ziren aldaketa batzuk, eta horretan ezinbesteko bilakatu da Elkarlanek eskaintzen duen zubi lana.Informatikan berritzeko beharra ere azpimarratu dute Elkarlaneko kideek, eta horretan ari dira, enpresa eta autonomoei ahalik eta zerbitzu eraginkorrena eskaintzeko helburuarekin.
30 urteren buruan hazten jarraitzen duen aholkularitza enpresa da Elkarlan, eta gogotsu begiratzen dio etorkizuneko erronkei, Aiaraldeko enpresei laguntza eskaintzen jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide