LAUDIO IKASTOLA

Jostailukoop kooperatiba sortu dute DBHko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2022ko urt. 25a, 17:47

Teknologia gelan egin dituzte ikasleek haurrentzako jostailuak. / Laudio Ikastola

Haur Hezkuntzako ikasleentzako egurrezko jostailuak eraiki dituzte Laudio Ikastolako DBH 1. mailako ikasleek, eta kooperatiba sortu dute proiektua egikaritzeko.

Laudio Ikastolako DBH 1. mailako ikasleek Prozesu Teknologikoa lantzeko helburuarekin Jostailukoop kooperatiba sortu dute, Ikastolako Haur Hezkuntzako haurren beharretara egokitutako jostailuak ekoizteko.

Prozesua Haur Hezkuntzako irakasleekin batzartuz hasi zuten DBHko ikasleek. Bertan, egurrezko tren bat eraikitzeko proposamena jaso eta lanari ekin zioten.

Prozesu Teknologikoen urratsak jarraituz, hasieratik bukaera arte proiektu propioa garatu dute Laudio Ikastolako 1. mailako ikasleek. Besteak beste, euren diseinu propioetatik sortu zituzten egurrezko trena  eraikitzeko planoak. Behin planoak osatuta, egurra lantzera igaro ziren. Nabarmentzekoa da hau izan zela egurraren lanketarekin izandako lehen kontaktua, eta zerra elektrikoa eta zulagailua nola erabili ikasi zutela.

Haur Hezkuntzako irakasleen jarraibideei segika, haurrentzako beharrezkoak ziren segurtasun-neurriak errespetatuz eraiki dute trena, hala nola: punta borobilduak izatea, ondo lixatuta egotea ezpalik ez izateko, zurruna izatea edota elementu toxikorik ez izatea.

Ikasleek oso positiboki baloratu dute izandako esperientzia, COVID-19a dela eta jostailuen entregan parte hartzerik izan ez duten arren: “Teknologia gelan egurra lantzea asko gustatu zaigu, eta haurrak gure lanarekin jolasten ibiltzea oso polita izan da”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide