BABESTUTAKO EDUKIA

Amurriotik Mazametera bidaiatuko dute Zaraobe BHIko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2022ko mar. 28a, 08:30

Mazametera bidaiatuko duen ikasle taldea. / Zaraobe BHI

Zaraobeko ikasle talde bat Okzitaniara bidaiatuko du datorren astean, bost egun emango dituzte Mazamet herrian. Europar Batasunak sustatutako Erasmus + programaren barruan egingo dute bidaia.

Hurrengo apirilaren 4tik 8ra Zaraobe BHIn frantsesa ikasten duten ikasle batzuk Frantziara joango dira ERASMUS+ proiektuari esker. Bost egun emango dituzte Mazamet herrian, Okzitanian dagoena, eta Toulouse eta Carcassonne inguruetatik ere ibiliko dira. 14 ikasle eta bi irakasle dira proiektu honetan lan egiten egon direnak. 

Helburua da bidaia hau aprobetxatzea eta Frantziako ikasleekin gai hauek lantzea: ingurumena, inklusibitatea, demokrazia eta teknologia berriak. 
Proiektua kurtsoaren hasieratik martxan jarri dute eta hilabetero hemengo eta hango ikaleek elkarrekin lan egin dute eTwinning plataforma erabilita. Egindako lanen artean, bideoak grabatu dituzte eta emailak elkarri bidali dizkiote. 

Urte honetan Zaraobe institutuko ikasleek aukera izango dute Mazametera joateko Europar Batasuneko ERASMUS+ proiektuaren dirulaguntza jaso dutelako, baina datorren kurtsoari begira Frantziako ikasleek ere Amurriora etortzeko aukera izango dute, elkartrukea bi herrien artean  egiteko.

Erasmus lanbide heziketan 

Urtero bezala aurten ere ikasle batzuk joan dira lanbide heziketako enpresako  praktikak egitera atzerrira. Hala ere, kostatu da gehiago bazkideak aurkitzea, pandemiak sortutako beldurren ondorioz ziur aski. Nola edo hala, Zaraobeko bi ikasle Bulgarian daude,  bat Portugalen eta beste bat Maltan.

Europar Batasunak diruz lagundutako proiektua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide