Aiarako Ibaguen auzoan (Zuhatzan) kokatua dago Etxaurren haurreskola, txikia eta familiarra da. Bi gela ditu eta bere hezkuntza proiektu propioa du. Haurrek mugimendu librearen bitartez, beraien garapen naturala sustatzea eta errespetatzea dute helburu hezitzaileek. Modu horretan, helduek “bidelagun” funtzioa hartzen dute heziketa prozesuan zehar, haurrei euren kabuz egin dezaketena egiten utziz, behar den denbora emanez…“Haurraren erritmoa eta ezetza” errespetatzen dituzte horrela, “haurrak bere mugimendua gorputzean bizitakoa eta esperimentatutakoa barneratuko du”, azaldu dute Etxaurren Haurreskolako hezitzaileek. Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra luzatuko da haurreskolan matrikulatzeko epea. Horrez gain , informazio gehiago nahi izanez gero: haurreskolak.eus webgunera sartu edo 945399727 telefono zenbakira deitu.