Aintzinako Andra Maria ikastetxeak, ikasleekin egungo errealitatea eraldatzeko gaitasunak garatzen ditu, balioak landuz eta garapen integrala bultzatuz. Aurten ere eskualdean ikastetxearen presentzia eta eragina sendotzen jarraituko dute, eta, bide horretan erronka berri bati heldu diote: informatikako goi-mailako ziklo berria eskainiko dute, garai berrien beharrei erantzuteko formakuntza egokia eskainiz.
Ikasleak gizartearen beharretarako modu irekian eta euskaldunean prestatzen dituzte Urduñako zentroan; lankidetza eta proiektukako lana sustatuz, estrategia ekintzaileak eta talde-lana garatzeko. Bertako ikasleriak modu aktibo, kritiko eta erabatekoan parte hartzen dute bere prestakuntza-prozesuan. Teknologia berrien apustua eginez, geroz eta baliabide gehiago erabiltzen dituzte. Gainera, teknologia berriei dagokienez, gaitasun digitalaren garapen arduratsuaren alde lan egiten dute, erabilera arduratsu hori metodologian sartuz eta zentroko aparatuen erabilera arautuz.
Ikasleekin eta euren familiekin atxikipen pertsonalizatuari ematen diote lehentasuna Urduñako Aintzinako Andra Marin, eta tutoretza eta orientazio planetan, pentsamendu kritikoaren, autoezagutzaren eta garapen pertsonal eta akademikoaren bidez lan egiten dute nagusiki.
Gizarte-izaerako kanpaina eta proiektuetan inplikatzen dira ere Aintzinako Andra Maria ikasle eta irakasleak, eta ikasleengan ekintza solidarioak eta boluntariotzakoak sustatzen dituzte, "sentikorrak izaten ikas dezaten eta gizartearen eta egoera ahulenean daudenen beharrek inplika ditzaten".
Hainbat proiektu eta jarduera osagarriren bidez, ikaskuntzarako eta etengabeko prestakuntzarako motibazioa lantzen dute: "familiak gure eskualdearen etorkizunerako pertsonak prestatzeko prozesu horretan inplikatuz".