BABESTUTAKO EDUKIA

Euskararen kudeaketa eta jabekuntzara bideratutako masterra eskaintzen du UPV/EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2022ko mai. 2a, 15:00

XXI. mendeko Europako gizarteak eleanitzak dira: hainbat hizkuntza kudeatu behar dituzte enpresek nahiz erakunde publikoek, eta bai herritarrek ere. Bigarren eta hirugarren hizkuntza bat ikasi beharra izaten dute heldu askok. Eta kudeatu beharreko hizkuntza horien artean, hizkuntza gutxituek ere badute beren lekua gure gizarteetan.

Euskarak azken 30 urte hauetan egindako bidetik abiatuta, eleaniztasuna kudeatzeko giltzarriak ematen dituen masterra eskaintzen du Euskal Herriko Unibertsitateak: Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean: hizkuntzen kudeaketa aro globalean.Euskara Lan munduan eta Administrazioan zerbitzu hizkuntza ez ezik, laneko hizkuntza ere izan dadin egindako planak (Erreferentzia Marko Estandarra, Bikain Dekretua); gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak (Euskaraldia); aisialdiari eman zaion garrantzia (kirol arloari, besteak beste); Helduen Euskalduntzean egindako bidea (Europako Erreferentzia Markoa, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculuma, xede berezietako ikastaroak: helduaroan nola prozesatzen dugun bigarren hizkuntza)... Hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatutako masterrak. Aldi berean, beste hizkuntza batzuk kudeatzeko irizpideak irizpide eta estrategiez ere jabetuko dira ikasleak.

Masterra egiten dutenek hainbat gaitasun eskuratuko dituzte: hizkuntzak biziberritzeko giltzarri diren faktoreez jabetzea; hizkuntza-planifikazio eta ebaluaziorako dauden tresnak erabiltzen ikastea; euskararen eta, oro har, hizkuntzen kudeaketa, kudeaketa aurreratuan txertatzen ikastea; eremu ez-formalean euskararen (edo hizkuntza gutxitu baten) sustapenerako eraginkorrak diren estrategia eta esperientziak ezagutzea; bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak ezagutzea...  

Hainbat irteera profesional

Master honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortzen da. Eremu sozioekonomikoko erakunde, finantza-entitate, enpresa eta abarretan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan daiteke lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan.

Bestalde praktikei lotuta, hautazko praktikaldia egin ahal izango dute ikasleek herri-administrazioetan, eremu sozioekonomikoko aholkularitza enpresetan, aisialdiko enpresetan, nahiz euskaltegietan.

Masterra egiteko ez da beharrezkoa hizkuntzalaritza edo filologia-ikasketak izatea. Hezkuntzako, Antropologiako, Komunikazioko, Filosofiako, Soziologiako. Ekonomia eta Enpresako… gradua dutenek ere ez dute arazorik izango irakasgaiak jarraitu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide