Denda, saltoki edo negozio bat baduzu, honezkero izango duzu, agian, TicketBAIren entzutea. Ez kezkatu. Artikulu honetan, nola funtzionatzen duen azalduko dizugu, bai eta zertan datzan eta TicketBAI araudia betetzeko zer egin behar duzun ere.
Orain arte, araudiaren arabera, produktu edo zerbitzu bat kobratzen genuenean, erosketa-tiketa eman behar genion bezeroari. Aldi berean, salmenta hori guretzat erregistratzen genuen, fakturazio hori guztia biltzeko, gure jarduera ekonomikoen aitorpenerako.
Hemendik aurrera, TicketBAIrekin, bezeroarentzako tiketa sortzen dugunean, salmentaren berri eman beharko diogu gure Foru Ogasunari. Gure negozioaren edo saltokiaren jarduera edozein dela ere, sektore ekonomiko guztiak egongo dira TicketBAI araudiaren mende, eta nahitaez bete beharko da Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Izan ere, ez betetzeak zehapenak ekar ditzake. Aitzitik, araudira egokitzen bazara, kenkari handiak lor ditzakezu.
Zalantzarik gabe, TicketBAI araudiak jarduera ekonomiko guztien agerikotasun eta gardentasun handiagoa lortzea du helburu, baina baita, iruzur fiskalaren aurka egitea ere.
Nola egokitu dezakegu gure saltokia TicketBAI araudira?
LABORAL Kutxak irtenbide erraza eskaintzen digu gure saltokietan TicketBAI araudia betetzeko, bere saltokiko terminal (ST) berriari esker. Informatika-programarik instalatu gabe.
Bideo honetan, TicketBAI terminal berriari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu. ST hori erabiliz, TicketBAI araudiaren bi baldintza nagusiak beteko dituzu:
- TicketBAIren eskakizunen araberako salmenta-tiketa eman ahal izango diozu bezeroari.
- Fakturazio guztia baliabide telematikoen bidez bidaliko diozu Foru Ogasunari.
Gainera, Laboral Kutxaren terminal berriak beste abantaila batzuk ditu zuretzat eta zure negozioarentzat:
- Zure kobrantza guztiak gestionatuko dituzu, bai eskudiruzkoak bai txartel bidezkoak.
- Egindako kobrantzak Foru Ogasunari baliabide telematikoen bidez jakinarazteko modurik errazena eta seguruena da.
- Kutxako kontaketak egunero egiteko aukera ematen dizu, salmentak hobeto kontrola ditzazun.
Bestalde, Laboral Kutxak merkataritzan espezialistak diren gestoreen taldea ere badu, eta aholkatu eta gidatu egingo gaituzte TicketTBAIra jauzi egiteko prozesuan.