Idiomas Vital Fundazioak hizkuntza-eskola berriaren ateak irekiko ditu datorren ikasturtean Laudioko Herriko plazan bertan. Orain arte Arabako Ogasunaren bulegoak izandakoak hizkuntza eskaintza zabala izango du herritarren eskura aurrerantzean.
Matrikulazioa zabalik
Honezkero zabalik dago hezkuntza zentro berrian matrikulatzeko epea. Interesdunek ekainaren 24ra arte izango dute hori egiteko aukera. Internet bidez dago matriulatzeko aukera, eta 945257666 telefono zenbakia ere jarri dute herritarren eskura, edozein zalantza argitzeko. Astelehenetik ostiralera 17:30etatik 21:00etara eskainiko dute arreta.
2022-2023 ikasturteko matrikulazio epea ekainaren 24ra arte egongo da zabalik
Hezkuntza-eskaintza
Hainbat hizkuntza ikasteko aukera eskainiko du Idiomas Fundazioaren Laudioko hizkuntza eskola berriak. Ingelesak, frantsesak eta alemanak osatzen dute haur zein helduei zuzendutako hizkuntza eskaintza. Astero hiru eskola ordu eskainiko dituzte, eta matrikularen prezioa 600 eurokoa izango da, eta familia ugarietako kideek %15eko hobaria eskuratu ahalko dute.
Gainera online-prestakuntza plataforma bat ere prestatu dute, aurrez aurreko eskolen osagarri. Horrek mota guztietako prestakuntza-dokumentazio gehigarria eta ikaskuntza hobetzeko ariketa praktiko ugari izatea ahalbidetuko die ikasleei.
Idiomas Fundazioa
1967an sortu zen Vital Kutxaren Idiomas Fundazioak 50 urte baino gehiago daramatza Gasteizen ingelesa eta bestelako hizkuntzak irakasten, titulazio ofiziala, gaitasuna eta eskarmentua duten irakasleekin. "Bikaintasun akademikoa"dute balio nagusi, eta hori izan dute haur zein helduen hizkuntza heziketa bideratzeko.
50 urteren ostean, Laudion ere egongo Idiomas Fundazioarekin da hizkuntza desberdinak ikasteko aukera.