Noiz ospatu zenuten zuen ezkontza?
Ekainaren 25ean ezkondu ginen. Ekitaldi xumea izan zen, ez genuen aparteko ezer nahi. Hiru seme alaba ditugu eta ezkontza sinplea egitea zen gure asmoa. Elizkizuna Antzinako Andra Mariaren santutegian egin genuen. Guztira 80 gonbidatu elkartu genituen.
Zergatik erabaki zenuten Hotel Orduña Plazan ospatzea ezkontza?
Arrazoi ugari genituen, eta beti izan genuen oso argi bertan ospatu nahi genuela gure ezkontza. Lehenik eta behin, toki hurbil bat nahi genuelako; nire kuadrilla Amurriokoa da eta Urduña oso gertu daukate. Aurretik ezagutzen genuen Hotela, hainbatetan egon izan gara bertan, eta oso gogoko genuen
Bestalde, hotela hiriaren erdian dago, oso toki zentrikoan. Horrek ere asko erakartzen gintuen; izan ere ospakizuna Urduñako tabernetatik jarraitzeko aukera eskaintzen baitu.
Genituen behar guztiak asetu zizkiguten. Musika jartzaile baten kontaktua pasa ziguten, baita argazki erreportajea egin zigun argazkilariarena ere
Nolakoa izan zen egunaren antolaketa? Laguntza jaso zenuten hoteletik?
Oso sinplea eta oso atsegina izan zen antolaketa. Iker Mintegiren eskuetan utzi genuen dena, eta berak oso ondo gidatu eta aholkatu gintuen.
Guk azaldu genion gutxi gorabehera zer nahi genuen, ospakizun xumea nahi genuela, eta berak ez kezkatzeko esan zigun. Genituen menu aukera desberdinak aurkeztu zizkigun, bi aldiz joan ginen bertara otorduak dastatzera. Dena oso erraza eta azkarra izan da berarekin.
Bestelako aspektuetan ere jaso zenuten aholkua eta laguntza?
Genituen behar guztiak asetu zizkiguten. Musika jartzaile baten kontaktua pasa ziguten, baita argazki erreportajea egin zigun argazkilariarena ere. Esan bezala, oso atsegina eta erraza izan zen ezkontza antolatzea, hiru hilabetetan bageneukan guztia lotuta.
Nola gogoratzen duzue ospakizuna?
Zoritxarrez euria egin zuen ezkondu ginen egunean, eta ezin izan genuen Hotelean duten patio zoragarriaz gozatu. Dena den, areto ikusgarriak dituzte, oso handiak eta politak, bista ikusgarriekin, gainera. Arreta bikaina izan zen, eta menua ikusgarria. Gonbidatu guztiak oso pozik atera ziren.
Umeek ere bikain pasatu zuten. Mago bat kontratatu genuen, beti ere Ikerren aholkua jarraituz, eta oso une atseginak eskaini zituen.
Zer nabarmenduko zenuke Hotel Orduña Plazak eskainitako zerbitzutik?
Zerbitu oso osatua eskaini ziguten, baina gauza guztien gainetik malgutasuna nabarmenduko genuke, prestutasun handia erakutsi ziguten. Hotelera motor klasiko baten gainean sartzen utzi ziguten, oso dibertigarria izan zen, eta hori ez dizute edonon ahalbidetzen.