Miopia zaintzeko tratamendua eskaintzen hasi ziren iaz Luyando Opticos optikaren Laudioko egoitzan. Ibai Luyando optikako kidea da, eta Australiako Brien Holden institutuan miopiaren inguruko ikastaroa egin zuen, umeen miopiaren inguruan espezializatuz. “Padmaja Sankaridurgek gidatu zuen ikastaroa. Miopiaren inguruan munduan gehien dakien pertsonetako bat da bera. Oso esperientzia interesgarria izan zen. Bertan ikasitakoa praktikara eraman dugu orain Luyando Opticos-en” azaldu du Luyandon.
Iaz hasi zuten miopia zaintzeko programa, eta horretarako teknika aurreratuenak baliatu dituzte optikan. Arrakasta erabatekoa izan dela aitortu du Luyandok, eta asko izan dira Laudioko dendara bertaratu diren herritarrak
"Gaur egun munduko biztanleriaren %33k pairatzen du miopia eta, datuen arabera, 2050. urtean biztanleen %50k izango du gaitz hori begietan”
Miopia zaintzearen garrantzia
Ibai Luyandok oso garrantzitsutzat jo du miopiaren kontrol zorrotza eramatea. Miopiaren garapenak begiaren egituraren osotasuna kaltetu dezake, eta itsumena eragin dezaketen begiko gaixotasun larriak sortu: glaukoma, erretina-askatzea edota makulopatia miopikoa besteak beste “Oso garrantzitsua da dioptria maila 1 eta 3 artean mantentzea. Izan ere, epe luzera gaixotasun larrien agerpena murriztuko du horrek. Gaur egun munduko biztanleriaren %33k pairatzen du miopia eta, datuen arabera, 2050. urtean biztanleen %50k izango du gaitz hori begietan” azaldu du Luyandok
Orain arte lentillak erabili dira, miopiak eragiten duen begiaren deformazioa ekiditeko. Orain betaurrekoak ere erabili daitezke helburu berdina lortzeko. Honi esker miopiaren garapena ekidin daitekeela aitortu dute Luyando Opticoseko kideek. Bizi-ohiturak ere oso faktore erabakigarriak dira. Miopia zaintzeko garrantzitsua da pantailen aurreko denbora mugatzea, eta etxetik kanpo aire librean ordu gehiago ematea.
Osasun zerbitzua
Osasun zerbitzua eskaintzera bideratu dute lana Luyando Opticosen. “Horretarako, miopiaren kontrola egiteko aukera eskaintzen hasi gara. Oso garrantzitsua da haurrek dioptrien kontrol zorrotza izatea, miopiak okerrera egin ez dezan. Hain zuzen ere, 9 urtera arte haurrek miopia garatzeko progresio handiagoa dute” azaldu du Ibai Luyandok. Hain zuzen ere miopiaren kontrol hori bermatzeko mekanismoak eskaintzen dituzte: “Lenteen etxe onenekin egiten dugu lan optikan, nagusiki MiYosmart etxekoak. Lentillei dagokionean ere marka onenak erabiltzen ditugu: Mylo eta Misigth; aurten gainera punta puntako marka berri bat gehitu dugu: Paunevision.
Azken zerbitzu berri bat ere jarriko dute abian urtarriletik aurrera; optikan bazkidetza egiteko aukera. “Horren bidez jendeak hilabetero diru kopuru txiki bat ordainduko du lentillengatik, sei hilabetean behin lentillak berritu behar dituztenean hauengatik kolpean dirutza ordaintzeagatik. Marka onenak prezio merkeagoan izango dituzte honela”.