BABESTUTAKO EDUKIA

“Osasun zerbitzua da gurea, eta bezeroei lentillak erosteko erraztasunak eskaini nahi dizkiegu”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2022ko aza. 10a, 08:22

Australiako Brien Holden institutuan jaso zuen Ibai Luyandok miopiaren inguruko trebakuntza. / Aiaraldea.eus

Osasun zerbitzua eskaintzeko helburuarekin, miopia zaintzeko zerbitzua jarri dute abian Luyando Opticos-en. Ibai Luyandok, begietako gaitz hau kontrolatzearen garrantziaz mintzatu da. Gainera, bazkidetza kanpaina abiatuko dute ere, bezeroek lentilla markarik onenak eskuratu ahal izateko.

Miopia zaintzeko tratamendua eskaintzen hasi ziren iaz Luyando Opticos optikaren Laudioko egoitzan. Ibai Luyando optikako kidea da, eta Australiako Brien Holden institutuan miopiaren inguruko ikastaroa egin zuen, umeen miopiaren inguruan espezializatzeko. “Oso esperientzia interesgarria izan zen. Bertan ikasitakoa praktikara eraman dugu orain Luyando Opticos-en”, azaldu du Luyandok.

Iaz hasi zuten miopia zaintzeko programa, eta horretarako teknika aurreratuenak baliatu dituzte optikan. Arrakasta erabatekoa izan dela aitortu du Luyandok, eta asko izan dira Laudioko dendara bertaratu diren herritarrak.

“Oso garrantzitsua da dioptria maila 1 eta 3 artean mantentzea. Izan ere, epe luzera gaixotasun larrien agerpena murriztuko du horrek"

Ibai Luyandok oso garrantzitsutzat jo du miopiaren kontrol zorrotza eramatea. Miopiaren garapenak begiaren egituraren osotasuna kaltetu dezake, eta itsumena eragin dezaketen begiko gaixotasun larriak sortu: glaukoma, erretina-askatzea edota makulopatia miopikoa, besteak beste.

“Oso garrantzitsua da dioptria maila 1 eta 3 artean mantentzea. Izan ere, epe luzera gaixotasun larrien agerpena murriztuko du horrek. Gaur egun munduko biztanleriaren %33k pairatzen du miopia eta, datuen arabera, 2050. urtean biztanleen %50k izango du gaitz hori begietan”, azaldu du Luyandok.

Orain arte lentillak erabili dira, miopiak eragiten duen begiaren deformazioa ekiditeko. Orain betaurrekoak ere erabili daitezke helburu berdina lortzeko. Honi esker, miopiaren garapena ekidin daitekeela aitortu du Luyandok. Bizi-ohiturak ere oso faktore erabakigarriak dira. Miopia zaintzeko garrantzitsua da pantailen aurreko denbora mugatzea, eta etxetik kanpo aire librean ordu gehiago ematea.

"Bazkidetzaren bidez jendeak hilabetero diru kopuru txiki bat ordainduko du lentillengatik, rto-k lentillen markarik onenak lortzeko erreztasunak jarriz"

Osasun zerbitzua ardatz

Osasun zerbitzua eskaintzera bideratu dute lana Luyando Opticosen. “Horretarako, miopiaren kontrola egiteko aukera eskaintzen hasi gara. Oso garrantzitsua da haurrek dioptrien kontrol zorrotza izatea, miopiak okerrera egin ez dezan. Hain zuzen ere, 9 urtera arte haurrek miopia garatzeko progresio handiagoa dute”, azaldu du Ibai Luyandok.

Hain justu, miopiaren kontrol hori bermatzeko mekanismoak eskaintzen dituzte: “Lenteen etxe onenekin egiten dugu lan optikan, nagusiki MiYosmart etxekoak. Lentillei dagokionean ere marka onenak erabiltzen ditugu: Mylo eta Misigth; aurten gainera, punta-puntako marka berri bat gehitu dugu: Paunevision".

Azken zerbitzu berri bat ere jarriko dute abian urtarriletik aurrera; optikan bazkidetza egiteko aukera. “Horren bidez jendeak hilabetero diru kopuru txiki bat ordainduko du lentillengatik, sei hilabetean behin, hauek berritu behar dituztenean, kolpean dirutza ordaindu beharrean; Orto-k lentillen markarik onenak lortzeko erreztasunak jarriz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide