Babestutako edukiak

“Eguzki-plaka berri hauekin Aiaraldeko baliabideak optimizatzeko apustuan berresten gara”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2022ko abe. 15a, 18:35

Eguzki-plakak instalatu dituzte Torresarren, Tecoel enpresaren laguntzarekin. / Maderas Torresar, Tecoel

Tecoel enpresak 238 eguzki-plaka instalatu berri ditu Orozkoko Torresar zerrategian. Azpiegitura berriak %60ko autokontsumoa eskaintzen dio lantegiari. Torresarrek urteak daramatza erregai ekologikoekin lanean. Besteak beste, pelleta ekoizten dute bertan, etxeetako berogailuetan erabiltzeko.

Orozkon finkatutako enpresa familiarra da Torresar, zur nobleak zerratzen espezialista. Egungoa, duela 70 urte baino gehiago lantegia zabaldu zuen familia beraren laugarren belaunaldia da.

Torresarrek 1947an ekin zion bideari, Pagomakurreko tailer txiki batean. Handik zortzi urtera, 1955ean, Orozkoko Torrezar auzoan finkatu zen, eta bertan jarraitzen du gaur egun ere.

Zuraren zerraketa izan da enpresaren eginkizun nagusia urte luzez; upelak edota habeak egiteko egurra landuz, besteak beste. Denboraren poderioz, eta garaiek hala eskatuta, negozioa dibertsifikatzen joan dira eta asko dira gaur egun Torresarren berezitasunak: paketatzea, biomasaren ekoizpena, zuraren lehortzea… Erregai ekologikoen aldeko apustuan berretsiz, zerrauts eta egurrezko-txirbilekin sortutako pelleta ekoizten dute ere, etxeetako berogailuetan erabiltzeko.

Eguzki-plaka berriak

Energia berriztagarrien beharrizanaz jakitun, urrats berri bat eman du Torresarrek. Ingurugiroa zaindu eta behar ekonomikoei erantzuteko plaka fotoboltaikoak jarri dituzte enpresaren azpiegituran. Instalazio-elektrikoetan aditua den Tecoel enpresa arduratu da lan horiek egiteaz.

Guztira 238 eguzki plaka dira Torresarreko teilatutik fabrika osoa hornitzen dutenak, eta 100kW-ko potentzia eskaintzen dute. Torresarreko arduradunek azaldu dutenez, instalazio berriak fabrikaren energia-autokontsumo tasa %60an kokatzen dute, eta soberakin energetikoak egonez gero sare-elektrikora igortzen dute. “Gure lan egiteko modu familiarrean aurrerapauso berria da honakoa”, adierazi dute Torresarreko kideek. “Eguzki-plaka berri hauekin eskualdeko baliabideak optimizatzeko apustuan berresten gara. Tokikoari lehentasuna eman diogu beti Torresarren, bai lantzen ditugun materialen aldetik, baita gurekin jardunean dauden langileen aldetik ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide