Landa eremuko emakumeei buruzko ikus-entzunezko egitasmoa plazaratu du SETEM Hego Haizea erakundeak, Aiaraldea Ekintzen Faktoriarekin elkarlanean. Lau esperientzien berri jaso dute proiektuan, bideo-elkarrizketen bidez.
Hemen ikusi daitezke lau bideoak:
Marijo Imaz Gurrutxaga
Urduñako Ekoizpen-eko koordinatzailea
"Aldaketa bakarrak du tokia gure etorkizunean: gure elikadura sistemaren trantzisio ekologikoa"
Urduñako Ekoizpen-eko koordinatzailea da Marijo Imaz Gurrutxaga. Hirian azken hamarkadan agroekologiaren esparruan eginiko ibilbidea izan du hizpide.
Milvian Aspuac
AFEDES erakundeko kidea
"Elikadura ez da soilik emakume indigenoi dagokigun zerbait, pertsona orok jaten du"
Guatemalako emakumeek hamarkadak daramatzate euren eskubideen borroka elikadura burujabetzarekin uztartzen. Horri buruz mintzatu gara AFEDES elkarteko Milviam Aspuacekin.
Isa Alvarez Vispo
Agroekologoa, hezitzailea eta Ekologistak Martxan taldeko kidea
"Agroekologiaren funtsezko osagaia da ekofeminismoa"
Agroekologia eta feminismoaren arteko loturei buruz mintzatu da Isa Alvarez Vispo agroekologoa bideo honetan.
Andrea Campesino eta Monica Garcia Sanchez
Tierra, papel, tijera-ko kideak
"Zaila da nekazari txikia izatea, ez dituzulako handi batek dituen aukera berdinak"
Tierra, papel, tijera proiektuko kideak dira Monica Garcia Sanchez eta Andrea Campesino. Egitasmoaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera izan dituzte hizpide.